Azkoitia (Gipuzkoa)

Garai bateko bizimodua; familia handiak baserrietan

Garai bateko bizimodua; familia handiak baserrietan <p>Garai batean ez zen dirurik eta etxeko gauzekin konpondu behar. Aitak baserrian lan egiten zuen. Orduan baserritik inor ez zen kalera joaten lanera. Azkoitian "abarketan" (abarketak josten) lan egiten zuen jendeak. Baserrietan familia handiak ziren garai batean; 10 umetik beherako etxe gutxi. Beraiek ere 9 anai-arreba izan ziren. Sukusu baserrian 14 senide ziren. Larraskandan 15.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-062-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean ez zen dirurik eta etxeko gauzekin konpondu behar. Aitak baserrian lan egiten zuen. Orduan baserritik inor ez zen kalera joaten lanera. Azkoitian "abarketan" (abarketak josten) lan egiten zuen jendeak. Baserrietan familia handiak ziren garai batean; 10 umetik beherako etxe gutxi. Beraiek ere 9 anai-arreba izan ziren. Sukusu baserrian 14 senide ziren. Larraskandan 15.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Diruik ez zan ordun. Oingo moduan? Diruik ez.
- Bueno, baiña etxeko gauzekin arreglau, ezta?
- Bai, etxeko gauzekin arreglatzen zien, bai. Hartzen zan apurra ere gorde eo, nik ez dakit, ostien zeozetako izengo zan.
- Aittak ze eitten zeban, basarrixan eitten zeban lan?
- Bai, ba, bertan lana eitten zun ta, aittek, eta...
- Nun eitten zebala?
- Alaba: Bertan, etxien.
- Etxien, etxien. Ordun... Oin tallerretaa-ta ihesi juten da jendie, baiño ordun ez zan tallerrik!
- Gaiñea, urruti handik, ezta?
- Bai, ta abarketan. Azkoitixen abarketie zan dana. Dana abarketie. Ta abarketan ta holaxe jendie. Basarrittik ez zan ordun iñor juten. Kuadrille galantak basarrixetan egoten zien orduen! Pamilixe galantak.10-11 ume ez dan etxeik ez zan egoten, ta pentsaizu... ze? Ittota jendiekin! Ittota!
- Zuek zenbat ziñazien?
- Gu geu´re beatzi-o bagiñen. Bai, bi edo hiru hildekuk izengo zien, baiñe beatzi euki zittun gure amak´e. Bai.
- Bai, garai bateko emakumik´e... pentsau, beatzi ume ta...
- Bai, ba. Bai. Ordun´e izengo zan zeoze!
- Gaiñera etxian jaiotzen zian, gaiñera.
- Ene, ene, ene…Xukuxun´e izen ziñen, e?
- Xukuxun?
- Xukuxu.
- Bai, nere lagune...
- Haek´e 14-o bazien. 14. Ta hemen Larraskanda goikuan 15.
- 15, pentsau…
- Bai, lehen 10 umetik beherako etxeik... bat´e ez. Telebisixoik ez zan ordun ta…

Egilea(k): Haitam Ayad (Azkoitia BHI) , Mourad Hazim (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia