Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolan, eraztuna

Eskolan, eraztuna <p>Eskola nazionalera joaten ziren gehienak. Azpeitian denetik zuten, baina Azkoitian ez zegoen aukera handirik. La Salleko fraideak etorri ziren gero. Neskak eta mutilak aparte eskolan. Eta dena erdaraz: eraztuna zuten, euskaraz egiten zuenari emateko; harekin geratzen zena, zigortuta. Hala ikasi zuten erdaraz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-045-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola nazionalera joaten ziren gehienak. Azpeitian denetik zuten, baina Azkoitian ez zegoen aukera handirik. La Salleko fraideak etorri ziren gero. Neskak eta mutilak aparte eskolan. Eta dena erdaraz: eraztuna zuten, euskaraz egiten zuenari emateko; harekin geratzen zena, zigortuta. Hala ikasi zuten erdaraz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guri “regla de tres” ta danak erakusten zizkun, pentsau, denbora hartan, gure aittek. Bai, holaxe.
- Ta zu eskolara nora juan ziñan?
- Hantxe, eskola bat zegon Axkoitiyen. Oso parregarri zan kontu hortan. Zan eskola nazionala eta gero beste bat mojana zan, baiñe ez holako... Eskola nazional... hara gehienak juten zien, gehienak. Ta gero bai, gero ipini zittuen. Ordun ba emen zan leheno moja frantses batzuek hor zeudenak, baiño herriyek ez ziyoben nunbait bat´e lagundu, ta... eskola aldetik ez zan behien´e behin´e izen ondo. Azpeitiye hurrien eon arren, beti mojak eta danak zeuzkeben han eskolak, baiño hor ez.
- Ta hor nazionaletan...?
- Nazionaletan danak, neska ta mutil, neska ta mutil, danak. Geo ein zittuen... ein zeben kolegiyo bat eta etorri zin marianistek. Marianistek uste det, hola, kuellodun haiek ze izeten die /izeteie/?
- La Salle?
- La Sallen etorri zien ta haiek [...].
- Eta zuek gelan neskak eta mutilak elkarrekin?
- Ez, ez, ez, mutillek zauden eskola bat eta gu bestie.
- Eta maistrak zer ziran bertakuak, ala…?
- Bai, gehienin euskaldunek, gehienin euskadunek, bai.
- Eta eukeraz ikasten zenuten?
- Bai, bai. Ez, ez, ez! eskolan dana erderaz.
- Dana erderaz?
- Ta, gaiñea, eukitzen gendun eskolan anillo bat, e? anillo bat. Eta ikusten gendunin euskeraz hitz eitten zuna, hari eman, eta harek beste bat ikusten bazun, hari eman ta azkena zein geratzen zan, kastigada geratzen zan eskolan.

Egilea(k): Sirin Lashab (Azkoitia BHI) , Ly Ndiourba (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia