Azkoitiko aisialdia
Lehen ez ziren Azkoititik beste herrietara joaten. Zinea bazegoen, eta bazuten hara joateko ohitura. Film batzuk ezin izaten zituzten ikusi, debekatuta baitzegoen. Baina batzuk Frantziara joaten ziren haiek ikusteko.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: AZK-043/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak , Aisia » Kultura » Zinema , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
- Hemen Azkoititikan mugitzen zineten inguruko herritara?
- E?
- Inguruko herritara mugitzen zineten? Ala Azkoittin gelditzen zineten?
- Juten al giñen...?
- Bai.
- Ezta pentsau´re! Ba al zauen juteko? Ezta pentsau´re! Hamentxe!
- Bertan?
- Kalin gora ta kalin behera, kalin gora ta... pasadizo bakoitzin: “aio”, “aio”, “aio”...
- Dana ezaune. Eta zinea o?
- E?
- Zineik?
- Zinie bai, Olinpian.
- Hemen Azkoitin?
- Axkoittin, bai. Oin ya botata dao Olinpia haure, oin ya etxik-eta eitten ai die han.
- Bazenuen harutza juteko ohitturaik?
- E?
- Zinea juteko ohitturaik bazenuen?
- Bai, eske noa jungo giñen ba? Beste ezer ez zauen ta! Bai, zinea-eo jaixetan. Baiñe...
- Eta ze pelikula zien?
- Ze pelikula? Ikusi ein ber karteleran ze ipintzen zeben! 3R ipintzen baldin bazun, jai.
- Nola jartzen zuen?
- 3R ipintzen baldin bazun, ez zauen juteik. Ya... “blanca”, “rosa” eta 3R o ta... Bueno, `Gilda´-ta´re bota zittoben, baiñe nola jungo giñen ba, prohibiute zauen ta. Gaiñea, kongregazixotik fuera botatzen zittoben dixkuratzen baziñen! Eta hori ez ba nahi.
- Kongregaziotik botatzea garai hartan...
- Bai...
- ... pekatu larrie izango zan.
- Bai, gure aldien jente haundixe gero Frantzire juten zan ikustea, baiñe gure aldien zaharrak, e.
Egilea(k): Rayan Joujat El Joujat (Azkoitia BHI) , Lia Sanchez Etxeberria (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!