Azkoitia (Gipuzkoa)

Ibaian jolasten

Ibaian jolasten <p>Lehen Azkoitian ez zegoen frontoirik, eta ia ez zen pasatzen autorik. Ibaian ere jolasten zuten, baina ez beti, kolore ona zuenean bakarrik. Izan ere, goraxeago txapel-fabrika zegoen, eta txapela zer koloretakoa egiten zuten, kolore hartakoa izaten zen ibaia. Ibaian bainatzean, soineko zahar bat eta abarketak janzten zituzten (baita uretan sartzeko ere), horrela ibaiko harriek minik ez emateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-043-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen Azkoitian ez zegoen frontoirik, eta ia ez zen pasatzen autorik. Ibaian ere jolasten zuten, baina ez beti, kolore ona zuenean bakarrik. Izan ere, goraxeago txapel-fabrika zegoen, eta txapela zer koloretakoa egiten zuten, kolore hartakoa izaten zen ibaia. Ibaian bainatzean, soineko zahar bat eta abarketak janzten zituzten (baita uretan sartzeko ere), horrela ibaiko harriek minik ez emateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Frontoirik bazan ordun, garai hartan?
- Frontoie bai, baiño gutzako ez zaon /etzaon/ frontoie.
- Ez zineten juten?
- Ez, keba.
- Kalin?
- Kalin, kalin.
- Kotxeik´e ez zan pasauko ordun...
- Gutxixo. San Martin kalin, kalin itten gendun guk txintxerriñen. Dibujuk itten giñuzen
eta hantxe zapata kajikin. Oso... ene! Eta gero gure plaixe izeten zan ibeixe. Zeatik ibeixe pasatzen zan ba han San Martin kalin ondun eta haraxe juten giñen, jantzi soiñekuk eta hantxe baiñue. Gure Zumaixe haure zan.
- Ibaien?
- Ibeixen. Segun ze kolore zeuken zeuken urek, e! Zeatik txapel fabrikie zeuen ba han, pixket goraotxuo eta txapel gorrixek itten bazittoben ur gorrixek ertetzen zun ibeire. Gaurko eguneko zerik ez zaon /etzaon/. Txapel berdik itten bazittoben, berdie. Eta guk ikusten gendun ze kolore zauen, ta ze kolore... ona baldin bazeuken, ordun juten giñen baiñure. Baiñe gure ibaixe haure zan.
- Bainura juten zinetela esan dezu.
- E?
- Ze bainujantzi ibiltzen zan ordun?
- Ze jazten gendun?
- Ze bainujantzi egoten zien ordun? Nolakoak zien ordukok?
- Ze jazten gendun?
- Bai.
- Soiñeko zahar bat.
- Ta soinekokin bainatzen zineten? Ordun “trajebañoik”-eta ez al zan izaten?
- Hemengo ibaireko ez behintzet, danok gure etxik gertun genduzken ta. Jantzi soiñekue eta gero haure pega-pega-pega einde etxea, aldatze. Abarketak jazten giñuzen behien, harrixek miñik eman ez daixen... eta gure baiñue ordun haure izeten zan.
- Abarketak ibiltzen zittuzuen?
- Abarketak, bai, honbre! Eta baitte uretaa juteko´re!
- Uretara ere bai abarketakin?
- Bai be, harrixek zauden ta! Ta hankan miñik ez emateko. Haure izeten zan gure zea.

Egilea(k): Rayan Joujat El Joujat (Azkoitia BHI) , Lia Sanchez Etxeberria (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia