Neskak eta mutilak erromerietan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: AZK-040/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Erromerira juten ziñetenean dantzara, kobratzen zizueten zeoze dantzan egiteagatik?
-Guri ez.
-Mutillei.
-Gizonezkoei,
-Ze kobratzen zuen?
-Ze kobrau? Enaiz (...) Bi pezta. Orduan pezetia asko zan da. Gero azkeneako, nik utzi nionerako bost duro bakoitzin.
-Hogeta bost pezeta. Orduen dirue zan garai hartan.
-Nik orduen bi milla pezta (...) jai goizian.
-Hemen taberna zeon?
-Bai, taberna. Taberna beti izen da hemen. Guk ezautu gendun, taberna beti izen da.
-Neskak ezin zenduen sartu.
-Ez, ez. Neskak tabernan sartzie pekatue zan.
-Zuek zer egiten zenuten, kanpoan egon eta mutillak ateratzen zizueten edatekoa.
-Edatekoa? Ez edatekoik eta ez ezer.
-(...)
-Zu zenbat urtekin hasi zinen soiñu jotzen?
-Ni hamalau-hamabost bat urte eo. Etxien soiñua nauken osabana.
-Osaba soinujolea zenuen?
-Osabak puxket jotzen zun-da. Haure Eibarren eitten zun lana ta hara juterakuen askotan (...). baiñe gero antzeman zion alperrik ai zala (berak baiño) nikhobeto jotzen nula, ta gero halaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!