Eskolako zigorrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Belauniko jarri eta liburuak eskuetan zituztela beso zabalik egotea edo kaskarrekoren bat izaten ziren ohiko zigorrak.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 18a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: AZK-034/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
-Eskolan euskeraz egin ezkero kastigua zer izaten zen?
-Ez dakit kastiguik eman zigun geure artian euskeraz hitz eiteagatik, ez dakit. Ez det uste. Bestela bai makiña bat aldiz. Alkarrekin hola ikusten giñuzenin belaunbiko jarri ta besuak zabaldute han egon ohi giñen ordu erdi igual. Bueno!, belaunbiko, dak!, bere aurrien. Maestria hola erdien mahai baten egoten zan, eta haren aurrian jata belaunbiko besuei eutsi ezinda han danak nekaute-ta.
-Batzuek esaten dute reglarekin jo-eta.
-Gu ez asko. Ez giñuzen asko jo. Batzuten bai, porke pasatzen zana zan, ume txiki bat euki zun harek, illoba edo ez dakit ze izango zun; txiki bat, neska koxkor txiki bat, eta haure han ibiltzen zan eskolan, eta baakizu, umiekin entretenidu ere errez eitte’a, eta hari zeoze o, haure juten zan eta iguel zera ein giñolako-edo ematen zizkun kaskarreko batzuk, baiña ez, jo deula esateko ez. Asko ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!