Azkoitia (Gipuzkoa)

Neskek debekatua zuten hanka-besoak bistan ibiltzea

Neskek debekatua zuten hanka-besoak bistan ibiltzea <p>Blusa eta gona janzten zuten neskek; manga motzak eta prakak debekatuta zituzten. Izebak eta gurasoen nagusiek arropa bidaltzen zioten Jacintari etxera. Normalean alpargatak janzten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-031-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Blusa eta gona janzten zuten neskek; manga motzak eta prakak debekatuta zituzten. Izebak eta gurasoen nagusiek arropa bidaltzen zioten Jacintari etxera. Normalean alpargatak janzten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze arropakin ibiltzen zineten? Nola jazten zineten ordun?
-Ordun? ez holako jazkera elegante asko ez zan, asko ez zan /etzan/.
-Ze izaten zan, blusak o gonak o...?
-Jazkerak ordukuek? ba blusie ta gonie, bai, bai, horrenbeste, horrenbeste bai.
-Emakumezkok galtzaik ezingo zun jantzi ordun, ez?
-Eeez, ez, ez, ez, ez nik ez det ezautu.
-Debekatuta eongo zan...
-Gaiñea! ta manga motzik´e ez.
-Ez?
-Ez. Buenoooo...
-Besoik-eta bistan ezin ibili?
-Abadiek “fregadera, fregadera” hots eitteko esaten zixoben umiei eta manga be batenbat azaltzen bazan, “fregadera, fregadera”.
-Abixua.
-Ta danak, bueno, haure zaintzearren...
-Eta hankatan, alpargatak?
-Abarketie.
-Abarkata ibiltzen zenduen.
-Bai, abarketie. Nik sandaliak-eta ibiltzen nittun. Madrildik etortzen zizkun guri erropie ta. Guri...
-A, klaro .
-... nausi haixek, han aitte ta ama eon zilako...
-Haiek bialtzen zizuen.
-Han famili haundi bat zan ta famili harek sandaliak eta... dotorik.
-Dotorea izango zan orduko, e?
-Dotorie, [...]. Bai, be, handik etortzen zan erropie. Ta holaxe.

Egilea(k): Naroa Epelde (Azkoitia BHI) , Paula Graña (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia