11 urterekin ama hil eta Madrilera bizitzera
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 07a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: AZK-031/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Eta zu zeorri eskolan nun ibili ziñen? Madarixan?
- Nik neuk ikixi nuna bakarriken etxekua, nik eskola gehixo ez det hartu, zeatiken hamaika urte in nittunien, ama hil. Ama hil zanien nik hamaika urte bakarrik. Eta, orduen, Madriden neuken tia, beste ahizpe bat, Macrongo etxe hortan neskame, neskame zeuena. Bi´re baneuzken, bi tia. Tia haixetako batek esan zixon aittei, nola gerau giñen ume txikixekin eta beratzi umekin nola gerau zan aitte —beratzi zittun sano, natural zeudenak—,…
- Bai, eta etorri in zan honea tia?
- Bai. Ta tiak eman nittun Madridea, bere etxea, urtebete baten bada´re ni han egongo nitzela. Edade txarriin. Baiñe Jacinta nitzen, hango umia hazi zunan biloba, ta geo hortiken buelta, ba…
- Ta Madrideko kontuk akordatzen zea, han egon ziñeneko garaiek?
- Bai. Geo berriz Madrid repetidu in nun berriz´e. Oseake, hogeta zazpi urtera allegau nitzenien… Lehenengotiken hango urtie pasau nunien etorri nitzen etxera. Aittek ez zun nahi bere umeik kanpun, danak etxeatu. Bai. "Bueno, ein dezu urtie" ta ume txikixe hazi arte… Ume txikixe, jaixoberrixe, ezin ba […] etxien, ez zan hazten, ta eman zeben umie zeara…
- Madridea.
- Ez, hona, Kamiñeroko hor etxe baten hazi zan.
- A! Atzea buletan esaten dezu…
- Ume txikiñe, jaixoberrixe gerau zan ta. Umeik ez zan hazten bularrik be, ta haure hola hartu zeben.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!