Floreagako patioan Espainiako mapa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-025-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Floreagako patioan Espainiako mapa bat egin zuten erliebe eta guzti Manjonianoen garaian. Irakasle batek nola markatu zuen mapa klarionarekin eta nola egin zuten azaltzen du. Izarraiztik astoekin eramandako harriekin egin zituzten mendiak. Gero salestarrak etorri ziren. Salestarrek beraiek egiten zituzten umeentzako jostailu edo entretenigarriak.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 17a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: AZK-025/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Beste adierazbide batzuk , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta gero, esaten detena, oin ez dakit Floreagan behiñ´e izenda zauren… Patixuen, patixo bat baiño gehixo dauzke, baiñe patixo baten dao lurrien oso ederra dao Españiko mapia alto reliebikin ta zeakin. Eta ein zanien, haure ein zeben zean denporan, "Ave Maríakun" denporan ein zan. Ta oin...
- Zer zan hori?
- E?
- "Ave Maríakoak"?
- Manjonianos edo hoixen denporan ein zan hori. Ta akordatzen naiz nola maixu batek, don Josek, garbiu patixua ta klarionakin mapie markau zuen nola zan. Eta gero, bertako seme batek trongue ebaitzen dan bezelaxe, aixkurikin ebai zuen itsasuk etaatzeko. Ta zeak´e bai, esto... han dauren mendi-tontor haixek-eta Izarraiztiken ekarrittekuek die. Eskolan haundiñek, urtitan aurrera zijuztenak, astuk hartute jun zin harri hoixek ekartzea ta haixekin in zan mendixen zea. Ta mendi azpittiken dauke ure ertetzeko zea. Oseake, oin hustute egongo da, baiñe, orduen, ein zan zea hartan, oso zan politta. Gero itsasue o zea hartan arrai gorrixek ipini zittuen. Oseake, zan umintzat entretenimentu ikeragarrixe zan haure. Bai. Ta gero etorri zien, esan detena, Salesianuek. Ta Salesianuek gero jun ta oin dauren hauek dia 82en etorritta daurenak. Esaten detena, orduen haixek beaixek´e enpeiño haudixe hartu zeben eta beak -jakiñe, oin bezelako adelantuik eta zerik ez zeuen, eta- beak eitten zittuben umik entretenitzeko zeak... konparazixo batea, zankuek eta zeak beak itten zittuen. Ein ta "Carrera de zancos" ta ipintzen zittuen. Ene! Ze...!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!