Azkoitia (Gipuzkoa)

Etxe ondoko fraideei esker erdara ikasi

Etxe ondoko fraideei esker erdara ikasi <p>Eskolan liburu bakarra erabiltzen zuten ikasgai guztietarako. Azkoitiko umeek gaztelania gutxi zekiten, baina Carmelok, etxe ondoko komentura joaten ziren fraideei esker, erdara gehiago zekien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-025-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan liburu bakarra erabiltzen zuten ikasgai guztietarako. Azkoitiko umeek gaztelania gutxi zekiten, baina Carmelok, etxe ondoko komentura joaten ziren fraideei esker, erdara gehiago zekien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze ikasten zenduen eskolan? Esan dezu diferentek pasau zittuzula, bai Floreagako eskolan, bai Mixerikordian mojetakoa... diferentek zien danak ala berdintsu ikasten zan danetan?
- Orduko eskolie ez zan oingue bezelakua. Ordun zan zer bat... Nola esaten zitzekon hari? Liburu bet. Enziklopedia! Eta harek eukitzen zituen gramatika, aritmetika, geometria, historia, historia de España, historia sagrada... danak eukitzen zittun harek, ta harekin konpontzen giñen. Oin aiñe liburu ta zerik ez. Ta orduko euskerie o zea´re... Geo, pasatzen zana zan hamengo umiek erderaz oso´re oso gitxi zekixeben. Ni bestiek baiño azkarro nitzelako ez, baiña hamen, esan detena, konbentun ondun nola geunden, horra etortzen zin praillikin-eta, badakizu, pittinke bada´re pixket gehixo saltaute neuen. Baiñe hamendiken Salesianuek–eta etorri zienien, lehenengo urte haixek fatalak izen zien. Klaro, Salesianuk beaixek euskerie ez zekixeben, umiek erderaz ez zekixeben... eta entendiuerazteko ta zerin. Baiña halaz ta guzti´re dana bolkau zan herrixe haixekin. Bai. Oso. Ene! Badakit juteakuen...
- [Haiek] onak zien, ordun...
- Bai, bai, bai, bai. Ene! Haixek... hara, in zittuen marabillak in zittuen hamen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia