Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolan lehenbizi Mixerikordian eta ondoren Floreagan

Eskolan lehenbizi Mixerikordian eta ondoren Floreagan <p>Azkoitiko Altzibar auzoan jaio zen 1926an. Gurasoak ere kaletarrak zituen. Mixerikordian ikasi zuen bi urtez, eta, jaunartzea egin ondoren, Floreagako eskolara joan zen, La Salleko fraideen eskolara. Gerra denboran, eskola ospitale bihurtu eta udaletxera pasa zituzten. Apaizek ematen zieten eskola, eta hiletaren bat zegonean eskolatik jai izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-025-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azkoitiko Altzibar auzoan jaio zen 1926an. Gurasoak ere kaletarrak zituen. Mixerikordian ikasi zuen bi urtez, eta, jaunartzea egin ondoren, Floreagako eskolara joan zen, La Salleko fraideen eskolara. Gerra denboran, eskola ospitale bihurtu eta udaletxera pasa zituzten. Apaizek ematen zieten eskola, eta hiletaren bat zegonean eskolatik jai izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izena ta abizena ta noiz jaio ziñen esaten badiazu...
- Bai. Izena Karmelo ta abizena Alberdi Arizmendi.
- Arizmendi.
- Alberdi Arizmendi.
- Ta noiz jaio ziñen?
- Hamentxe. Hamentxe. Esan detana, konbentu horren onduen zan etxe bat, etxe txiki bat zan, ta haintxe jaixota nao ni.
- Hemen, Altzibarren.
- Bai.
- Ta ze urtetan?
- 1926. 26. Febrerun hamalauen.
- Ta ordun beti kalen bizi izandu zea?
- Bai, hamentxe. Hamentxe.
- Guasok kaletarrak zeuzkezun?
- Bai, kaletarrak zien; aitte Carlos ta ama Juana.
- Eta umetan eskolaa nora jun ziñen?
- Ni txiki-txikitten... Mixerikordixe esaten zitzekon ordun, Karidadeko mojak zeukeben eskolia. Eta haixek itten zeben nola mutil ala neska hartzen zittuen. Baiñe gero mutillek, behin lehenengo komunixue –jaunartzie- eitten zanetiken, haixek erten itten zeben eta gelditzen zin handiken aurrera neskakin bakarriken. Oseake, lehenengo urte bat edo bi edo in nittuen han in nittun. Gero komunixue in nuenien, ordun izen zan, klaro, epoka txarra belaxe etorri zan gerrikin ta zeakin, ta hamen Floreagako eskolak –eztakit aittute zauren- ta hori, haure, ein berrixe zan ordun, jaso berrixe, ta hara etorri zien lehenengo-lehenengo "Doctrina Cristiana"-ko hermanuek, La Sallekuek. Eta gero egon zin haixek 37 arte edo eztakit... ez, 36xen eo holakon baten eo alde in zeben haixek. Eta haixek alde in eta gero, gerra-denporie nola zeuen, orduen frentie Eibarren zeuen gerrako frentie, eta kolegixo hori ein zeben "Hospital de sangre" ipini zeben. Oseake, hango herittuk eta zer danak horra etortzen zien.
- Floreagako eskolaa hoi?
- Floreagako eskola hortaa. Ta gu geunden eskola be. Geo herriko apaizek hasi zien eskolie ematen-ta. Aiuntamentun goiko zerin, pisuen, han ematen ziguen eskolia. Baiña orduen entierruk-eta goiz partetiken izeten zien –ez oin bezela illuntzien- eta, jakiña, entierron bat portunatzen zanien, haixek entierroa jun ber izeten zeben apaizek ta gu gelditzen giñen eskola be. Gu kalien. Eta hola pasau zan denporia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia