Azkoitia (Gipuzkoa)

Pilota enpresak

Pilota enpresak <p>Luxiano Frantziara eta hainbat lekutara joaten zen pilotara eta enpresak bila joan zitzaizkion. Enpresetako partaide garrantzitsu batzuk aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luxiano Frantziara eta hainbat lekutara joaten zen pilotara eta enpresak bila joan zitzaizkion. Enpresetako partaide garrantzitsu batzuk aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta batzuk sartu zin enpresatara. Enpresatara sartu zien ta; eta neri ez zizten etorri ordun momento hartan, baiñe nik bastante kanpo haundixe neuken, Frantzire juten nintzen, eta hamen herri askotan festatan-eta jokatzen nun, eta ordun ba anaixekin eta nebillen eta neuk artien ez nun pentsatzen pelotan asko eitten nunik, neuk banekixen zenbat eitten nuen, eta baneuken kanpo bat ona ta ordun ez nintzen atrebitzen enpresetaa juten. Enpresak ekin zien: "Benga, etorri ein ber dek eta, etorri ein ber dek eta!". Ez nintzen... Gero eskutik geizki ibiltzen nintzen beti, beti miñez eta geizki ibiltzen nintzen eta. Hango pelotak gogorrouek eta gauze danak eta. Ba ez nintzen atrebitzen juten. Baiñe urtiek pasa ta, urtiek pasa ta, urtiek pasa ta, ni konforme nebillen neure martxa hartan, eta egun batin, gero berak esan ziaben, ba enpresak etorri zizten baten baiño gehixotan abixuke "indirectamente", baiñe ez nintzen juten. Eta orduen batien, gero berak esan zien ze pasau zan, jokau nun Panplonan partidu bat bi-bittera, hamengo lagun batekin. Titin honen aitte eta Nalda, beste bat, eta pelotan ondo eitten zeben, eta han zeuen partido hori organizatzen eta Eiberko bat, Berrondo, ta hori zan enpresan da [eta] laguna, Eiberko Bidartena eta hoixena, eta orduen han partidua jokau nunin, harek abixau zixuela, berak esan zien, "joño! Ze eitten dezute mutil hori hartu be" edo hola, baiñe ordun urtietan aurrera nijun, ia baneuzken, hogeta zazpi urte pasaute neuzken, hogeta zortzire nijun, eta abixau zien bi enpresa etorriko ziela, Alberto Bidarte eta Joxe Mari Ugarte, Bergarakue zan bat eta bestia Eibarkua, "Empresas Unidas" zin, eta haixetakuek zin. Hoixek zin gehixen agintzen zebenak.
-Zer izen zuen?
-"Empresas Unidas" zan, orduen zan, Bittorixen zan bat, bestie zeon Donostixen, Dublang, Efisio (Alty) Bittorixen, ta Ugarte Bergaran eta Eibarren Bidarte. Eta orduen abixau zien nerekin egon nahi zebela eta osabakin ia jungo nintzen bazkei bat eittea hamen, etorriko ziela Azkoittira ta. Pentsau nun, ba, bakarrik jungo nauk. Hala jun nintzen, baiñe ez nun pentsaute ez nintzen jun ba ingo nunik tratuik eta ingo nunik ez nun pentsau´re ein. Ba aittuko zabet eta. Hala jun giñen eta bazkaien ai giñen, eta bueno, "gureana etorri ber dek", eta "ez, ez", nik planteau nixon ze problema izeteko ikusten nittun neuk neure burukin, eta ez nijula arrixkatzera neuken kanpo hori, hara jun eta gero bate´e be gerau neikela dana galtzeko ta. Ezetzera ni, eta haixek "bai, etorri ein ber dek" eta. "Ez" eta. Esan zien atzenien ba. "Ze irabazten dek pa, urtien ze irabazten dek?", eta. Nik esan nixon ba, ez nekixen ze irabazten nun arrastoik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia