Azkoitia (Gipuzkoa)

Afizionatuek kobratzerik ez

Afizionatuek kobratzerik ez Afizionatuek ezin zuten dirurik kobratu partiduak jokatzeagatik eta federazioak alde egiteko edo bota egingo zituztela eman zien abisua. Luxianok eta beste hainbat pilotari ezagunek bota aurretik eurek alde egitea erabaki zuten eta enpresa ezberdinetan sartu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Afizionatuek ezin zuten dirurik kobratu partiduak jokatzeagatik eta federazioak alde egiteko edo bota egingo zituztela eman zien abisua. Luxianok eta beste hainbat pilotari ezagunek bota aurretik eurek alde egitea erabaki zuten eta enpresa ezberdinetan sartu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ordun ba behintzet han jokatzera juten giñen leku batera eta bestera eta bestera eta; dirue eskintzen zien eta ba profesionalak askok kobratzen zeben baiño gehixo iguel ematen ekin zien dirua, eta gero bestiek´e, neure lagunak eta ere kobrau itten zeben, danei pagatzen zigun, eta ordun aillegau zan momentu bat federazixuek eta ba kobrau eitten genula eta, itxurie dagonez reglamentuek esaten zun afizionaue baldin bazera ez daukazu kobratzeik. Eta guri dirue ematen ziguelako "vista gorda" ein zeben pixketien, urte bat edo bi edo hiru edo lau edo bost, eta gero atzenien ba erabai zeben ba bota edo geuk alde eitteko. Eta ordun onen samarrak [gendenak], oin Ezkurra remontien jokatzen dun Koteto horren aitte ta, Etxabe XI eta Del Val eta, hola onenak zeuren mordoxka bat erten ein genun, bialdu eingo giñuzen bestela eta. Eta hori ekin zixon, prensak´e asko ekin zixon horren kontra, eta izena ipini zixoen "marronismo". "Marronismo", ez dakit ze esan nahiko zun horrek, [...] hori ipini zeben eta ordun in ziuen ba bota baiño lehen geuk alde ein genun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia