Azkoitia (Gipuzkoa)

Pareta latzak pilota harrotzen du

Pareta latzak pilota harrotzen du Frontoiko pareta zenbat eta latzagoa izan, pilota harrotu egiten du eta ez da ona izaten. Partiduetan praka zuriak eta gerriko gorri edo urdina eramaten zuten. Luxiano anaiarekin aurrelari modura hasi zen jokatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontoiko pareta zenbat eta latzagoa izan, pilota harrotu egiten du eta ez da ona izaten. Partiduetan praka zuriak eta gerriko gorri edo urdina eramaten zuten. Luxiano anaiarekin aurrelari modura hasi zen jokatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Harria esan dezu. Frontoiak behar du material espezialen bat hobeto jokatzeko?
-Ba hobeto jokatzeko ez, baiñe pelotie kargu eitteko bai. Zenbat eta paretan latzo (latzago) egon harrixe, narrua, edozer moduan, badakizu, jotzen badu latzien, harrotu eitten zako, eta orduen ez du, behar bezela ez da pelota ibiltzen, pelotiek gaiñeko narru haure behar du oso suabie bere tamaiñuan korridu daixen lurrien jotzen dunien, eta baldin badauke harrotuta narrua ba orduen gutxixo korritzen du, lurrek eutsi eitten dixo ta.
-Eta jazkera ta?
-Ba jazkera ordun zan zurixa dana, eta gero ibiltzen zan, diferentiek bi, parejak baldin bazien edo, manimano jokatzen baldin bazan, ba ibiltzen zan zinturo bat, batek gorrixe eta bestiek urdiña, gerrikua.
-Eta zuk anaiarekin jokatzen hasi ziñenean, zer hasi zinen, aurrelari ala atzelari.
-Aurretik jokatzen nun. Anaixek atzetik jokatzen zun eta nik aurretik jokatzen ekin nixon ordun. Bai.
-Eta anaiarekin denbora askoan ibili zinen, kanpora eta...?
-Bai. Kanpora ta bai. Gero pasau zikun ba, ikaragarrizko zera pasau zikun, guri pasau zizkun gauze danak. Ba afizionauek geundela ba dirue eskintzen ziguen; lelengo ez zan eze kobratzen, kanpeonatuten afizionau zabillela ez zeuen asko pagatzeik´e ta. Neri beti eitten zien pagatzen, ez dakit zegatiken, pagatzen ekin zien; txikixe nintzelako edo ez dakit zeatiken; behintzet danetan ematen zien zeoze espeziela.
-Ona ziñelako?
-Bai zera ona, ona, artien ez nintzen. Artien, famie eman zien azkar eta asko, baiñe nik banekixen zenbateraiño nintzen eta horretxek salbau nittun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia