Azkoitia (Gipuzkoa)

Arrandegi bateko errekadista

Arrandegi bateko errekadista <p>Ez du gogoan eskolara joan zenik. Zazpi urterekin Azkoitiko mediku ezagun batengana eraman zuten eta birika bat zikinduta zuela esan zioten. Eskola utzi eta bere burua zaindu behar izan zuen. Arrandegi baterako enkarguak eramaten aritu zen umetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez du gogoan eskolara joan zenik. Zazpi urterekin Azkoitiko mediku ezagun batengana eraman zuten eta birika bat zikinduta zuela esan zioten. Eskola utzi eta bere burua zaindu behar izan zuen. Arrandegi baterako enkarguak eramaten aritu zen umetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolara eta txikitan?
- Hortxe jo dezu punto fuertena. Ba ni esateko ez naiz akordatzen eskolara jundakoik, zegatik zazpi urte nittula edo, zeoze banula, banula zeoze eta mediku batena eaman nittuen hamen, Azkoittidxen, Artzuaga zan hamengo mediku onen samarra orduan, ta harek ba radidxuen ikusi ta pulmoie mantxaute neukela, ta eskola ta batez eta jan hobeto eta deskantsua; osea ke itxurie daonez haure izengo zan orduko medikamentua gaixuk sendatzekua, zeaittik sanaterixuek eta´re hamen´e bazeon bat, San Martiñen edo.
- Zer?
- Petxutiken esaten zigun orduan pulmoie mantxatzen zigonai, eta haidxek ematen zittuen leku batea, eta hamen zeon, hamen relojue daon toki hontan, ba San Martiñen, sanatoixu o esaten zion, eta han ematen izkoen jatekuek eta bere lo ta dana ta, han ibilliko zin. Ba nei esan zin hoidxe. Basarri batea o eamaten banittuen arnasa ona hartu, jan hobeto, deskantsue, ta nere eskolak han gastau zin. Ordun egon nintzen, ez dakit be, bi urte edo hola, eta gero amak bialdu nittun egun batin hamen arrandeira, arraixe ekartzera o, antxoak edo ez dakit ze izango zien, eta han esan tzien: "eamango al dezu holako tabernatara?" ta; eaman nun eta gero etorri nintzenin beste leku batea eta, etxeako arrain pixket emango ziin, ta "bihar etorriko al zera?", ta hala pasau nittun han beste bi-hiru urte edo lau urte. Eta nere eskolak han akaau zin.
- Gaixo zenbat denbora pasatu zenun?
- Gaixo, gaixo, ni neu ez naiz akordatzen ohien ta egondakoik. Baiñe deskantsue, ta geo gaiñea medikuek´e ikusi nittun egunen batian pelotan edo, ta ez eitteko ero amai errita, ba deskantsu behar nula eta hola. Gero Donostira aman lagun batzun bittartez eaman nittuen, han Urbina edo bazan, ta harena, ta haren bittartez medikue, ta haren bittartez ba gero sendauko nintzen. Nik eztakitt iñok esan zin sendaute neunik edo ez neunik, baiña. Gure eskolak han akabau zin. Handik aurrera izen zan betik zeoze lana eittia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia