Azkoitia (Gipuzkoa)

Estraperloa gauez

Estraperloa gauez Gerra ondorenean estraperloa ezagutu zuen; ezin zen toki guztietan egin, baina etxe batzuetan Guardia zibilak lagun egin eta janaren trukean barkatzen zuten. Goizaldera egiten zen estraperloa. Artoa eta garia saldu egin ohi zuten, jendea etxera etortzen zen erostera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra ondorenean estraperloa ezagutu zuen; ezin zen toki guztietan egin, baina etxe batzuetan Guardia zibilak lagun egin eta janaren trukean barkatzen zuten. Goizaldera egiten zen estraperloa. Artoa eta garia saldu egin ohi zuten, jendea etxera etortzen zen erostera.

Transkripzioa

-Estraperloarekin gogoratzen zea zu?
-Ni akordauko ez naiz ba, gerra ondun.
-Zerena izaten zen estraperloa normalean? Iriñena ala beste zeozena're bai.
-Gauze danana egon, baiña hautan iriñe jeneralien, etxien jateko iriñe. Toki danien ez zeon eitteik, hor´e ez zeon eitteik, baiñe horrek guarzibillak erositta eukitzen zittun, ta guarzibillak sukaldien apaltzen eta asto pilla galanta.
-A bai? Guardia zibillak erosita eukitzen zittuen? Eta hori nola izaten zan ba?
-Haiei eman in ber.
-Ta bildurre pasatuko zenduen ba zuek pixkat?
-Bildurre, bidien harrapau ezkero dana kendu.
-Ze kastigu ematen zuen bidean harrapau ezkero?
-Gurien sekula etzan tokau iñor harrapatzeik. Baiño, jakitzen zan ba gutxi gorabehera ze sasoetan edo ze jun eta. Gabien [...], baiñe gabien ibilli ber ba. Gau [...] baiño goizaldera hobe, jendie erretiraute zeon sasoien.
-Eta ogia orduan etxean egiten zenduen. Eta saltzen zenduen kalera?
-Ogiik ez, gutxi, artu ta hori bai, iriñe; garie ta saldu ohi zan etxien sobra zeola irizten bazitzaigun.
-Nora? Feriara?
-Bai zera. Etxera etortzen zan jendia nahikua.
-Etxea etortzen zien?
-Bai, kalien ez zeon, ze esango nuke nik? Basuan moduko ogi zea ematen zuen, haure zerekin inda zeon ez zeon arrastoik emateik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia