Pilotan, harrapaketan eta "zapoketan" jolasean
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 10a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: AZK-022/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Eta eskolatikan ateratako garaien zer jolas itten ziñuzuen?
-Mutillek pelotan jeneralien eta, neskak harrapaketan hamen plazan kanpuen ibiltzen zien, hamentxe bertan, eta mutillek hor elizpien pelotan edo.
-() Etxian [...] "eskolatik ertendakun auro etorri hai ittula juteko!"
-Bestela zer jolas izaten zien, izaten zien tabakin o jolasak o zeozer?
-Ez naiz akordatzen. Beste bat "Zapoketan" esaten zitzekona, korron hola jarri te, han batek jo bat eta gero harek ihesi jun, haure harrapau te, holakotxe zera batzuk. Hamen beste [...] gure denboran, o jolasik...
-Zer egiten zenuten, eskolatik atera eta etxera lanera.
-Etxera jun ber ba segittun, etxien zain egoten zien ta. Eskolatiken ertendakuen bakarrik ez, baitte mezetatik ertendakuen´e zuzenien juten zan hamen jendie etxea, ordun tabernan ez zeon gerau beharrik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!