Azkoitia (Gipuzkoa)

Martirietako Amusategi baserrian jaioa

Martirietako Amusategi baserrian jaioa <p>1927an jaio zen Martirieta auzoko Amusategi baserrian. 12 senide ziren. Aita Amusategikoa bertakoa zuen eta ama auzoko Arrieta Arraza baserrikoa. Amaren jaiotetxe ondoan lau baserri ziren eta haiek izendatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-020-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1927an jaio zen Martirieta auzoko Amusategi baserrian. 12 senide ziren. Aita Amusategikoa bertakoa zuen eta ama auzoko Arrieta Arraza baserrikoa. Amaren jaiotetxe ondoan lau baserri ziren eta haiek izendatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ... ta noiz jaio ziñen esaten badiazu...
- Blas Aramendi.
- Ta ze urtetan jaio ziñan?
- "Trece de noviembre, 27".
- Eta hementxe bertan jaio ziñan, Amusategin bertan?
- Bai, hala esaten ziaten, hemen jaio nitzela. Ordun hala izaten zien. [Ni gogoratzen naiz..]. Zeatik kamiñurik-eta ez zeuen ta... Geo pasatzen zin okerrak ta klinikara emanda´re bai, baiña gaurko konturik ez zan orduen. Orduen... haure esplikatzeik ez dao hola bertan parin ikusi ez dunak... ez dao... Gu hamabi senide giñen, hamabi seme-alaba, sei mutil ta sei neska, ta bat jaio ta berehala hil zan.
- Ta gurasok hemengok? Amusategi bertakok?
- Gurasuek, aita hemengue zan; eta bestie zan hor gorao, Martitte (Martirieta) baiño, Arrieta Arraza, hor...
- Nola?
- Arrieta Arraza. "Arratsa" batzuk esaten [diue], Arraza. Oin puskau zan etxe hori eta txaleta dao einde batek eta bestie, bee pusketa zaharra, haure´re zea inde, barritute dauke. Ta lau basarri zien: Arrieta Arraza bi bizitza, Arrieta Muno eta Arrieta Etxetxo bestia zien. Arrieta Arraza horkue zan nere ama, ta aita, berriz, hemen bertakua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia