Azkoitia (Gipuzkoa)

Baserrian behiak, txahalak, ardiak...

Baserrian behiak, txahalak, ardiak... <p>Baserrian behiak, txahalak, ardiak eta abar izaten zituzten. Hasieran larre-behiak eta gero esnetarakoak izan zituzten eta kooperatibara saltzen zuten esnea, kamioia joaten zitzaien jasotzera. Hiru anai-arreba ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian behiak, txahalak, ardiak eta abar izaten zituzten. Hasieran larre-behiak eta gero esnetarakoak izan zituzten eta kooperatibara saltzen zuten esnea, kamioia joaten zitzaien jasotzera. Hiru anai-arreba ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta baserrian zer zeneukaten, ganaua?
-Ganaue. Beti euki deu ganaue ta, ba lehen ardixe ta danetik. Oin azkenaldi hontan txahalak bakarrik.
-Eta behiak eta eukitzen zenituzten?
-Bai. Behixek lelengo ni gaztia nintzala larrekue egoten zan, baiña gero esnetan jardun gendun, esnie etaratzen gendun. Eta gero esnetakuek kendu eta larrekuek euki genduzen. Eta gero hamen almazenien hasi giñanin behixek kendu ein genduzen.
-Eta behietatik ateratzen zenuten esnea kalera saltzen zenuten?
-Zentralerako etaratzen gendun. Mundraorako, hor egon zan kooperatiba bat LANA izena zuna ta harea saltzen gendun.
-Zeuek eramaten zenuten esnea hara ala etorri egiten ziren?
-Ez, etorri itten zan kamiona. Oin beste adelantu ez zauen, ordun kantiñetan eamaten zeben, bai. Berrogei litroko ontzixetan kamionak.
-Eta ze prezio zeukan garai hartan?
-Ene... hoixe txarra neri galderia, nik ahaztuta daukat hori [harrezkero]. Merke. Baiño orduko bizimodua haurexe zan, eta zerbaitti heldu bihar zitzakon eta haretxi.
-Zuek baserritik egingo zenuten.
-Baserrittik, baserrittik, baserrittiken.
-Zenbat anai-arreba ziñeten ba?
-Gu hiru anai-arreba.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia