Azkoitia (Gipuzkoa)

Elosuko Korta baserrian jaioa

Elosuko Korta baserrian jaioa <p>1940an jaio zen Azkoitiko Elosu auzoko Korta baserrian. Gurasoak ere azkoitiarrak, aita Kortakoa bertakoa eta ama Etxesakortakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1940an jaio zen Azkoitiko Elosu auzoko Korta baserrian. Gurasoak ere azkoitiarrak, aita Kortakoa bertakoa eta ama Etxesakortakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hasteko, izena eta noiz jaio zinen.
-Izena, Elias Lete Larrañaga. Jaio, "cuatro de mayo del cuarenta".
-Kalean jaio?
-Baserrixan, Kortan. Korta baserrixan.
-Nun dago hori?
-Elusun.
-Eta betidanik han bizi izan zera?
-Bai, epoka baten eitten gendun astelejenetik ostirelera arte kalin egon. Baiñe gero ua aitte´re zaharra eta geizki ibiltzen zan gora ta behera, eta bost urte ia fijo bajau´re in be.
-Orain dela bost urte arte beti bertan.
-Leheno baserrixan eta gero urte batzuek almazenien hasi giñenien ba gora ta behera ibiltzen giñen. Astelehenetik ostirelera arte kalien eta gero aste bukaerie goixen.
-Gurasoak baserrikoak?
-Gurasuek basarrikuek, bai, eta ama hil zala die, ez naiz ondo akordatzen. Ba... hogeta lau urte edo izengo dia.
-Kortakoa zein zen, aita.
-Aitta. Eta ama Etxesakortakue.
-Elusukoa?
-Elusukue baitta, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia