Azkoitia (Gipuzkoa)

Josten ikastera Azpeitira

Josten ikastera Azpeitira <p>Neskametzatik bueltatu eta josten ikasten aritu zen Azpeitian; irakaslea izendatzen du. Prakak ez beste dena ikasten zuten josten. 6 bat ordu egiten zituen josten ikasten egunero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-018-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskametzatik bueltatu eta josten ikasten aritu zen Azpeitian; irakaslea izendatzen du. Prakak ez beste dena ikasten zuten josten. 6 bat ordu egiten zituen josten ikasten egunero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, esan dezu etorri zinela Azkoitira, zenbat urtekin?
- 20 urtekin .
- Ta 20 urte arte neskame?
- Bai. Gero neskametzatik etorri ta josten ikisten ibili nitzen.
- Nun ikasi zendun?
- Axpeitin.
- Zenbat urtekin hori?
- Hori 17 urte, 18... hortxe. Geo koziñen ikisten eon nitzen.
- Azpeitin esan dezu?
- Bai, Axpeitin. Ta koziñen ikisten Donostiyen eon nitzen.
- Eta Azpetin josten zenek erakusten zizuen?
- [Nekaxei] jostune zan. Basarriko alargun bat. Aspaldi hil zan haure; klaro, zaharra zan ta. Gu han ibiltzeako´re alargundute zauen; gerra denporan gizona hil in ziyoen hari.
- Eta ze ikasten zenduen o ze josten zenduen?
- Erropa dana. Prakak ez. Praka korteik ez, baiño gaiñontzin dana: azpiko erropie eta gaiñeko erropie, dana. Dana.
- Patroiak eitten eta...?
- Bai. Ta gero patroiekin ebaitzen`e bai erakutsi zigun ta holaxe.
- Danak neskak eongo zin han, ez?
- Neska mordue. Neskak eoten giñen, segun, negu partien 11-12 iguel eta udara partien 3 iguel. Nik hasi ta akabau, ez nintzen geldiu, e. Egunero juten nintzen ni ikistea.
- Eta zenbat ordu eitten zittuzun?
- Eguardi artien bi ordu hola eta atsaldien ordu bittetiken xeiretaa hola, udaran. Negun lau terdik aldin erten ein ber, etxea juteko. Ordu terdiko bidie zauen Axpeittitik, e!
- Etxeko josteko lanak zuk eingo zittuzun ordun, ez?
- Bai. Handik aurrea etxeko jostekuek...

Egilea(k): Aritz Ladron (Azkoitia BHI) , Kanu Min (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia