Baserritik bizi ziren
Baserritik bizi ziren eta gose-urteak pasa zituzten. 12 anai-arreba ziren. Artoa, garia, arbia, etab. egiten zituzten eta behiak eta idiak zituzten etxean. Behi-esnea esne saltzaile batek erosten zien. Txahalen salmentatik ateratzen zuten etxerako diru apurra.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 02a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: AZK-018/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta, ordun, han bizi izandu ziñen hamaika urtera arte?
- Hamaika urtera arte. Geo ordun neskame jun nitzen.
- Eta ze bizi ziñeten han baserritik?
- Basarritik! Hoixe! Eta, gaiñera, urte haietan gosiak amorratzen! Ogiik ez zan, razionamentu denborie! Buenoo! Neri ez zaidazu esan! Bizitzeko gogorra, e! Ta gu hamabi ume giñen.
- Hamabi ziñeten...
- Hamabi giñen. Eta gure amak hamahirugarrena hazi zuen, ama partotik jun zitzakolako, lehengusu bat.
- Eta basarrin zer zeuketzuen, ganadue?
- Ganaue. Eta iten gendun laborie dana: artue, babie, garidxe... ta negu partien arbidxe. Hoiek danak. Hortikintxe bizi giñen. Ta ganauekin.
- Ze ganau zeuketzuen basarrin?
- Han egoten zien ordun bost behi, xei... hola. Ta ididxek, tratoreik ez zan ordun ta.
- Eta esne-behie […] zenduen ?
- Bai, esne-behiyek egoten zien, lau-edo egoten zin. Bat edo bestelakua egoten zan, baiño esne-behiyek egoten zin eta esnie ataatzen zan.
- Ta esne hua saltzen zenduen?
- Bai, esne haura ataatzen zixon Gurelesa... Gurelesa ez ordun, Bidaniko bat ibili zan esne-biltzen ibiltzen zana, [Txapatero] esaten zidxoena ta harek eamaten zitun esniek.
- Ta diruik ateatzen zan esnetik?
- Gutxi, oso gutxi. Geo haiyen txahalak hazi eiten zien, ta haietxen diruekin, holaxe. Holaxe bizitzen giñen.
- Eta berdura-eta kalera saltzen zenduen?
- Ez, berdureik ez gendun saltzen. Mendiyen zan haure, e! Handiken Azpeitire jun ber zan ta beaje haundidxe, ordubete pasa. Ez gendun ataatzen berdureiken.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!