1929an Errezilen jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-018-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1929an jaio zen Errezilgo Artxiola baserrian eta 11 urtera arte bizi izan zen bertan. Aita Artxiola bertakoa zuen eta ama Urrestillako Eizmendi baserrikoa.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 02a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: AZK-018/001
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Bueno, hasteko, izena ta abizena ta noiz jaio ziñen esaten badiazu...
- Bai. Ni jaio nitzen... Nere izena Maria.
- Maria, ze gehio?
- Aldai Izagirre.
- Ta ze urtetan jaio ziñen?
- 1929, doce de julio.
- Eta hemen jaio ziñen, Egiñozaharren?
- Ez, ni jaio nitzen Errezilen, Errezilgo Artxiola basarriyen jaio nitzen.
- Artxiolan?
- Artxiola, bai.
- Eta beti han bizi izandu ziñen?
- Ez, han bizi nitzen ni 11 urtera arte, geo neskame jun nitzen.
- Gurasok zer zeuzketzun, hangok? Errezildarrak?
- Bai, aitte Errezilkue ta ama Urrestilkue.
- Aitte ze, Artxiola baserrikoa ?
- Bai.
- Ta ama Urrestillakoa ?
- Ama Urrestilkue.
- Ama´re baserrikoa?
- Bai, Eizmendi basarrikue ama.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!