Futboleko entrenatzaile eta Anaitasunako aholkulari tekniko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerora futboleko entrenatzaile lanetan aritu zen Azkoitian eta horretarako, titulua atera baharra izan zuen Donostian. Anaitasunako aholkulari tekniko ere izan zen.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: AZK-015/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
-Eta fuboleko presidente egon ziñen?
-Ez. Fubolista hamen ibilli nintzen gerora entrenadore. Eta hori titulue atera gendun behintzet Espaiñiko kanpeon atara gendun.
-Nun ateratzen zen titulu hori?
-Kursillue ein ber entrenadorien kursillua.
-Nun, Azkoittin?
-Ez, Donostian, eta eman ziaben. Gero hoixek bi titulo edo zerak die, batzuek hamengo ekipuekin eta zera eitteko, berriz beste batzuk kategoria haundixagoko. Nik txikixa atera nun, haundirako ez nintzen presentau´re ein.
-Ume gaztek entrenatzen zittuzun?
-Geure edadekuok edo, fubola´re kategorixek ba, profesionalen zera hoixei, eta [...], eta ni gero hamen hasi nintzen herrixen eta kanpeon atera nun.
-Eta bitartean lanean jarraitzen zendun?
-Lana, bai. Gero direktibo´re egon nintzen, "asesor técnico" esaten zen hori’re egon nintzen Anaitasunan. Ordun Nanclares edo beste bat zeon entrenadore, eta harekin terzerara edo ixo zan; eta hari lagundu, eta Atotxan jokau gendun Hernanin kontra.
-Zer lan egiten zenun?
-Hari lagundu. Harek berak egiten zun, haure maixu zan, hamen umien maixue.
-Eta hari laguntzen.
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!