Azkoitia (Gipuzkoa)

Realeko jokalari izatera pasa

Realeko jokalari izatera pasa <p>Izarraitz lagun arteko futbol taldetik Anaitasunara pasa zen, eta handik Donostiara eraman zuten, Realera, 21 urterekin. "Interior derecha" postuan jokatu zuen. Ez zuten dirurik irabazten gaur bezala, norberaren gastuetarako adina soilik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Izarraitz lagun arteko futbol taldetik Anaitasunara pasa zen, eta handik Donostiara eraman zuten, Realera, 21 urterekin. "Interior derecha" postuan jokatu zuen. Ez zuten dirurik irabazten gaur bezala, norberaren gastuetarako adina soilik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta futbol ekipon esan dezu leno ta...
- Hamen ibili nintzen, lagun artien ibili neu lelengo, kuadrille, bi kuadrille edo kuadrille batek ekipue formaute. Izarraitz izena.
- Gero ibili ziñen Anaitasunan edo nunbaitten?
- Bai, gero Anaitasunan. Gero Donostire eman nittuben hamendiken, eta Donostin hantxe jokatzen hasi nintzen, hemezortzi-hemeretzi-hogeta bat urtekin-edo.
- Realen?
- Bai.
- A bai?Ordurako haundia izango zan ba hori ezta?
- Bai, guretzat, Realen jokatzeagatik eta zera eitteatiken, pagau ez zeben eitten, justu-justu.
- Ze puestotan jokatzen zendun zuk?
- Nik "interior" esaten zan ordun, "interior derecha" edo. Ematen zuen pagatiken ein ber zendun biajie, fabrikeko jornala galdu eta bazkaldu handikan ein ber, osea hillie pasatzeko’re nahikue justo. Ordun oin bezela ordun ez zan fitxajeik eta hola, garai hartan hainbesteraiño zera eitten. Eta gaiñera tratue itterakuen hori bestie gogorra; tratue eitterakuen zer da ta, ni konparazixo batera zer esango dizut, sukaldien, eta beste nerekin jun zienak beste bi haixek tratua itten, osea ni aparte nintzela, osea ze tratu in zeben ere ez nun han zerik. Ein zanien tratue gero orduen hola eta hola eta.
- Konformau egin behar.
- A bai. Orduen Donostiraiño jun eta jokatzeagatiken eta ere guretzat zera zan, gauza haundixe zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia