Azkoitia (Gipuzkoa)

Tropak herrira etorri zirenekoa

Tropak herrira etorri zirenekoa Goserik ez zuen ezagutu gerra denboran. Tropak herrira etorri zirenean herritarrak kanpora, Bizkaira eta inguruko herrietara aldegin zuten, baina Julen herrian geratu zen. Gerran zeudeneko osabaren inguruko pasadizo bat kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Goserik ez zuen ezagutu gerra denboran. Tropak herrira etorri zirenean herritarrak kanpora, Bizkaira eta inguruko herrietara aldegin zuten, baina Julen herrian geratu zen. Gerran zeudeneko osabaren inguruko pasadizo bat kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta goseik ezagutu zenduen?
-Gosie? Bai, garai hartan hamen gosie; goseik hola esateko, gosia ez baina.
-Eta gerra hemen Azkoitin? Gerra-denboran?
-Ez, gerra-denporie bi-hiru hilabete, ez dakit zenbat izengo zin, gero soldautzara hots ein zebenin gero jun in ber izan nun, baiña bestela gerran hamaxei urte baneuzkan nik ordun eta. "Aurrera" esaten zan ordun hamendiken horrea jutie, osea, tropak hona zetoztela gero hamendiken batzuek zeara juten zien, Bizkeire, eta nik bezperan erabai nuen ba zera eittie, geratzie. Osaba zana, besterik ez neuken etxien, mutilzaharra zan osaba zana, eta bixok erabagi gendun geratzie hamen. Eta ordun esaten zan, herrire tropak sartute eta ez dakit ze indde ta, bata eta bestia, okerrak itten zittuela ta, politikan diferentiek zienai zera izeten zila ta. Ta gero ni orduen, azkenengo kamiona zan hamen herrittiken, jendie ia ihesik, eta osaba ikusi nun, ni plazan pelotan eta etxera nijula. Ene, osaba. "Atzo hola gerau gitxian, ez jutekotan, eta oin hori bazik ba", eta haure bere lagunekin animaute hara jun zan. Haixek uste det in zebela Azka(ra)ten jatxi batzuek eta handiken oiñez Ondarrure. Gero Ondarrutiken hara eta hona. Gero Ondarrutik ta handiken zabaldu ein zien eta Amoribietan gerau zan. Han bere lehengusu batzuk bazeuren eta han gerau zan eta gero handiken etorri. Gero neu jun nintzen hamen, alkatie orduen lehengusue nun, alkate zauena, Irureta, ta hari hitz egin eta jun, eta salbokonduktue ber izeten zan ordun gero trenien ibiltzeko, eta Amoribietara jun eta Amoribietatiken neuk ekarri nun osaba etxera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia