Soldadutza Lizarran eta handik frontera Montejurrara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
18 urterekin soldadu joan zen Lizarrara eta handik frontera terzio Montejurrara Rekete moduan. Soldadu raso kargua zuen eta beste soldadu bati laguntzen ari zela, bera zauritu zuten. Gerra amaitu zenean ama alargun izateagatik libratu zen, baina anaiak 18 urte bete zituenean, haren jornala nahikoa zela aurrera ateratzeko eta berriz ere soldadu bidali zuten. Soldadutzara ez joateko belarriko arazoak alegatu eta urtebete besterik ez zuen egin.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: AZK-015/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
-Eta soldaduska?
-Gerra. Gerran izan nintzen, hemezortzi urtekin eta erittu ere hantxe ein nintzen.
-Nora jun ziñen?
-Soldau jun giñen baiña gero soldautzetiken eman giñuzen rekete bezela.
-Ze tokitara?
-Montejurra. Baiña Estellan ein gendun soldau eta gero Estellatik eman giñuzen frentera, eta frentien zera zan "Tercio de Montejurra", eta han baja asko izen zien bi mendi hartzen edo zera itten, eta baja haixek kubritzea gu soldau giñenak gero Rekete bezela edo hala eman giñuzen.
-Eta zer kargu zeukazun zuk?
-Ezerrez, soldao raso. Eta beste bat ataatzen ari nintzela, haure erittute zauen, eta haure ataatzen ari nintzela neu jo niñuen besuen.
-Ze rekuerdo dauzkazu gerrakoak?
-Gaztiek giñen eta horrela rekuerdo partikular... Gero gerrie bukau zan eta gero gerrie bukau zanien ama alargunez librau nintzen; "por hijo de viuda" librau nintzen, eta gero anai zanak, harek hemezortzi urte edo, lanien hasi zan haure, eta harek dirue irabazten zula, harek mantendu zikela ama eta atzera ni soldautzara hots ein zeben. Eta ni soldautzan alde batera neure faltaz edo izan nintzen, zegatiken han soldautzatik etorritta nere edadeko lagun bat ikusi nun kalien eta, "Hi ze, ze pasatzen zak Joakin, hi ez haiz jun?", eta, "Ez, belarritik hola eta hola zeukat, supurau ta, zikiñe ta, miñe eta zera zeuzkeat, eta hori alegau nian", eta hori alegau zulako haure librau ein zeben, eta pentsau nun, bai, nik ere okasixue izeten baldin badet esango diat, eta berriz hots in zianin alegau nuen belarrittik eta orduen "auxiliar" eman tzin eta ia libre. Eta nere kintiek xei edo zazpi urte, edo ze esate-ben, ein emen zittuen eta ni haregatiken behintzet ia libre.
-Asi ke zenbat urte egin zittuzun soldauxkan?
-Nik gutxi. Nik frentien eta abar ba zenbat, urte bat, bi..., holakotxen bat.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!