'Poxpi' ezizena umetan poxpolin jantzi izanagatik jarria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-014-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Kurutz egunean jaio zelako jarri zioten Kruz izena eta Poxpi ezizena, berriz, gaztetan dantzan poxpolin jantzita ibiltzen zelako. Azkoitian jaio eta bizi izan da beti. Aita Azkoitiko Baliaras baserrikoa eta ama Altamira auzoko Tejeria ("Tailleixe") baserrikoa zituen. Aitaren lana zela eta jaitsi ziren kalera bizitzera.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 27a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: AZK-014/001
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Beno, hasteko izena eta abizena esaten badizkiatzu?
- Cruz Alberdi Alberdi.
- Eta ze urtetan jaio ziñen?
- Maietzin hiruen, Santa Cruz, horreatik ipini [ziben] Cruz. Santa Cruz egune, ba, mille beatzirehun eta berroeta hiru.
- Eta Poxpi ezizena nundik dator?
- Jesus, Poxpi dator e… hori askok galdetzen diebe, e? Horrek badauke singnifikaue. Ni gaztetan, eskolan, poxpoliñe nintzen, dantzan. Dantzan ibiltzen nintzen, eta orduen ba Poxpoliña, "Hi poxpoliña zea ta" zaharrouek, ezta?
- Handik geldituta?
- Zaharrouek, ordun zigarrota ta bialtzen giñun gu taberna ta jo ipurdixen ta "Hi, benga poxpoliña ekarri zak" ta poxpoliña, poxpoliña, poxpoliña, atzenin poxpikin geldiu. Nere izena esatie zaille zan, Cruz. Hamen Cruz ez du ertetzen. Askotsaz zaillo zan, eta Poxpi errezo. Gero etxin bertan hasi zien Poxpi esaten ta, ya está, danak Poxpi.
- Betirako horixe.
- Betirako.
- Eta bizi beti hemen?
- Beti
- Kalen?
- Azkoitixen jaixo eta Azkoitixen bizi. Beti. Azkoitixe guk maitie deu herrixe.
- Eta gurasoak ere kaletarrak?
- Ez gurasoak, e, aittittek bixek baserrin jaixotakuek, ta aitte ta ama´re bai. Ama Balixazen [Baliarasen] edo aitte Balixazen eta ama hemen zea Kukuherriko bide hortan Tailixe basarrixen. Bixek azkoitiarrak bai. Bai aittittek, bai ama eta bai geu eta geure semik´e bai, danak.
- Eta nolatan baserritik kalera ba?
- Ordun? Ba, gure aite jaixo zan lekuen, baserrixe Balixaz, han tailerra zeuen. Ta zea, arpilleri eitten zeben, abarketak eitteko. Ta bere aita zea zan, han enkargau eitten zuna, gero gure aitte beori´re enkargau. Aititte zun enkargau, ezta? Ta aittitte gero kalera etorri zan relojero bezela, aititte relojeru, hor kantue badao ba, 'Din-don, din-don, mi aititte relojero…' hori. Ba, aittitte zan relojerue ta hure kalien hamen relojeixe euki zun. Kalin. Gure aitte, berriz, Intxustin lanin zea eitten, zakuk eitten, ta haure´re enkargau. Baiñe Intxaustire etorri zan, hona kalea. Ta ordun han bertan bizi zin hasieran, Intxustin bertan, ta gero kalin, hementxe.
Egilea(k): Arantzazu Azpillaga
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!