Azkoitia (Gipuzkoa)

Soldadutza Altzoain, Huesca eta Biescasen

Soldadutza Altzoain, Huesca eta Biescasen <p>Soldadutzara 20 urte zituela joan zen Altzoainera (Nafarroara) eta handik Huescara. "Ingeniero zarpador" postuan aritu zen alanbre-hesiak jartzen, besteak beste. Lau hilabete etxean egin permisoarekin eta gero kantinero modura Biescasen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzara 20 urte zituela joan zen Altzoainera (Nafarroara) eta handik Huescara. "Ingeniero zarpador" postuan aritu zen alanbre-hesiak jartzen, besteak beste. Lau hilabete etxean egin permisoarekin eta gero kantinero modura Biescasen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nun egin zendun soldauska?
-Bueno, instruzixuek ikasi giñuzen Antsoainen. Antsoain badakizu, Planpona baino lehentxuao dao hori. Eta banderia jurau gendun eta bakoitzek destinue euki gendun eta gu jun giñen Huescara, Piriniosetara, Candanchú. Hor ibilli giñen gu. Ondo ibilli giñen. Soldautzie?
-Ze puesto tokau zitzaizun?
-Gu zerakin ibilli giñen, "Ingiñiero Zarpador" edo, hoixetakuk. Kantuek ere banittun nik hoixenak.
-Zer izeten zan hori?
-Ba, alanbradak ipintzen eta, holako zerak eta. Pistak in ber bazin harek´e baitte. Baiña nik lau hillabete etxien ein nittun permisuakin. Eta soldautza ona pasau nun nik. Gero azkenengo denporie gaiñera kantinero egon nintzen. Ordun Biescas-en egon nintzen kantinero.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia