Korostietan eta Madariagan erromeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-011-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Korostieta baserrian putzu baten inguruan egiten zen erromeria eta Madariagara ere joaten ziren. Soinua izaten zen eta dantzara joaten ziren. Azkoitian ez zuten dantza lotuan egiten uzten, baina hala ere saiatzen ziren. Neska-laguntzeak eta gaztetan izandako neska-lagunaren inguruko kontuak kontatzen ditu.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 13a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: AZK-011/012
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Eta hemen ingurun festaik eta? -Festie? Hamentxe, hortxe, mendibarren baten, Korostitten edo eitten zen erromeixe. -Zer da, ermittan bat edo? -Ez da ezer'e. Potzu haundi bat eta baserri bat ondun eta gaintxo bat. Eta hantxe eitten zan. Erromeixe bolada baten kristona eitten zan. Eta soldautza aurrien erromeri gehixenien Madarixara. Badakizu nun dagon, Madariaga? -Bai. -Haraxe. Kintto aurrin. Holaxe. Horra batzuetan eta bestietan hara. -Eta ze festa eitten zan ba? -Soiñua. -Besteik, herri-kirolik edo? -Ez, herri-kriolik eta hortakoik ez zan izeten. Soiñue eta dantzie ta. Lotun ein nahi jentiek eta hemen Azkoitixen ez zeben lagatzen. Eta hor mendi-erromeixie eitten zan, mendi-erromeixek eitten die oiñ´e. Xoxotetik albora Zamalekue izena dun leku baten, eta hango egune. Eta soiñujole bat Zamalekun eta paretie dago mugie Azpeittikue eta beste aldetik beste soiñujole bat, eta baltsiuan han eta. [Malaatik?] pekatuen billurragatik jentie juten zan hara. Danak alde, lotun egin nahi. Gero esaten debe pekatuen billurrez egon ziela, hori dana gezurre da. -Elizak bazuen orduan indarra. -Elizek bai, baiña hara lotun eittera pekatuen billurrik balebe ez zien jungo. Danak hara, neskak´e bai, Azpeittiko partien libre eta Azkoittikuen ez zeben lagatzen. Hamen mendixen. -Eta gero erromeritik neska-laguntzera. -Batzutan bai, heldu gerrittik eta. -Nola izeten zan hori? -Zaittu in ber. Batzutan aurretik zitie einde dantzan edo abar. Gero etorriko naiz edo, hau-hori. Gero zaittu noiz alde eitten zun eta atzetik junde. -Bide-sail edarrak egingo zittuzuen ba neska-laguntzen. -Bai, batzutan bai. Larraskandan euki giñun soldautza aurrin, gaztetan, eta pentsa eizu hemendik Larraskandara. Aittu al dezu behin ere Larraskanda? -Bai. Aittuta nao. -Aillegau’re iguel? -Ez. -Larraskandan euki nun, Tomaxa. Makiña bat aldiz etorri nintzen, neskie gustatzen zin..., neska jatorra zan, pareja ederra eitten gendun, eta, esto, egualdi txarrakin de, elurra igul eta lokatzia igul eta, neuk, "sekula gehixao ez diat etorri behar, kristaurik ezin dek hemendik ibili eta". Pasau haure eta berriz´e jun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!