Azkoitia (Gipuzkoa)

Ezkondu ondoren Urrategira bizitzera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-010-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkondu zenean Izer baserritik Urrategira joan zen. Osaba sakristaua zuen Urrategin eta hura kalera joan zenean bere etxera joan ziren bizitzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen gaztetan erromerik eta izango zien, ba...
- Hamen, ba... Hona ezkondute etorri nitzen ni.
- Hau, hau... etorri zien behetik, Izertik.
- Ni bai, ni han behekua naiz.
- Eta honea nolatan etorri ziñen zu?
- Honea? Honea nolatan etorriko nintzen ba! Hamen zeon nere osaba sankristau-ta itten zuna ta haixek Azpeitixen tabernia erosi zeben. Ta haixek alde ein beer zebela ta gure amak, ama bea´re basarri zalie ta basarrikua, "Hantxe ziok..." Hamen anaidxe, ba, gure osaba.
- Alaba: aman anaye?
- Aman anaidxe, osaba, ta... "Hantxe, hantxe daukezu toki earra" ta "hantxe daukezu toki earra". Ta, mekauen, ezkontzeko gogua baiña ez zea dirue ta palta.
- Kanbiyue falta...
- Kanbiyue, bai, ba... Hala-hala behintzet, nola-hala etorri giñen ta baietz hamengo apaizei esan dixo gure amak ta baietz. Ta halaxe.
- Halaxe etorri ziñeten?
- Halaxe etorri giñen hona.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia