Mezara Urrategira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mezara Urrategira joaten ziren igandero eta meza ondorenean doktrina egiten zuten. Apaizaren inguruan hitz egiten du. Orduan ez zuten konfesatu beharrik. Salomek gozatu egiten zuen errezo eta eliz inguruko ekintzekin.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: AZK-009/024
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Eta mezatara ta Urrategira?
- Bai Urrategire normalin beti, bai.
- Jaiero?
- Bai, bai jaixetan bakarrik eoten zan han, bi meza ta… goizeko mezetaa jun ta gero dotriñie baldin bazeon, meza ondun dotriñie ta hoixetxek .
- Ta zein zan apaiza ordun?
- Guk txikitten Don Esteban euki genun, hori zea… geo Martittea eman zebena zea… kamiñue ein zanin, eta zea zan oso zuzena ta oso zea…
- Ta pekatuik eta konfesau berrik eta izaten zenuen?
- Ez dauket nik pekatuk… batzuk esaten debe inpresixo hori pekatu kontun. Hori batzuk etxetiken´e, gurin aitte´re zan oso fede haundikue zan, oso sakona ta zea… baiño ez hola detailletan ez, jarrerikin gehixo, iguel oingo kristautasunekin gehixo lotute ta ni neuk ez dauket. Gero Jesus y Mariatan´e hori, karo, monjan komentue zan ta baiño ni pozik zea eitten nintzen, bai mezetaa egunero juteko ta bai abestixek zea… Bai, bai, gozatzen nun , nei oiñ´e Jesus y Mariatako elizie… gustatzen zat.
- Ta errezuak eta hori euskeraz ikasi zenduen ala erderaz hori be bai?
- Euskeraz.
- Euskeraz.
- Euskeraz, erderaz´e bai ta latiñez´e bai ikixi, baiño ahaztu xamartu zatxit. Oiñ Erromaa ta juten geanin, errez eitten deu latiñez guk´e, inglesez ez baiñe… zea eta… ez geo Jesús y Mariatan´e hori elizkizunek eta egunero eta hori, baiño bestela.
Egilea(k): Amaia Sorazu
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!