Azkoitia (Gipuzkoa)

Inguruetako erromeriak

Inguruetako erromeriak Erromeriara Urrategira, Madarixara, Elusura eta Irukurutzetara joaten ziren. Orduko neska-laguntzeak aipatzen ditu. Madarixan helduan egiten zen, baina Martitan sueltoan bakarrik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erromeriara Urrategira, Madarixara, Elusura eta Irukurutzetara joaten ziren. Orduko neska-laguntzeak aipatzen ditu. Madarixan helduan egiten zen, baina Martitan sueltoan bakarrik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta erromerie aipatu dezu leheno…
- Erromeire Urrategire bai, ta gero Irukurutzeta egunien hasi eta Arratik pasau arte, egoten zan bertan gutxi. Irukurutzeta, ta gero San Ixidrotan Madarixa…ta atzea zazpirek eta laurdenin abantau eiñ ber etxea, oiñez etortzeko, eta geuk motordunek edo lagunek billaute euki arren, ba, gaztio batzuk edo izeten zin ta haixekin batera etortzeko. Oiñ, ondo pasatzen genun bidien, egundoko juergak eitten giñuzen. Eta Elosure, Martittea, Madarixaa, hoixetaa. Kurutzetaa eta San Lorentzoa ez. Hoixetan erromeixe oso berandu izeten zan. San Lorentzo aldeko neskak… gu Madarixatik etxera ta haixek orduntxe erromeire juten zien.
- Bai, han amaittutakuan erromerixia, ezta? juaten ziran lehelengo San Lorentzora eta han…
- Ez, ez, ez. Bestera bai, hori mutillek eitten zeben. Urrategin erromeixe bukau, Oxaunea neskiei lagundu eta Kurutzetan erromeixe harrapau. Han beste neska laguntzie behera eiñ, Elgoibar aldea, eta… ta artien San Lorentzon erromeixe harrapau. Motorrakin eta zebiltzenak eta esaten zeben hori. Beti izeten zan berandu Elgoibar aldetik beranduo, zea… eta.
- Bai, eta hori… askotan entzun izan dou, ezta? Madarixan eta Elgoibar aldian agarraua eitten zala ta, ez dakit, zure sasoian ya libre egongo zan…
- Ez, ez. Madarixan gure sasoien beti ein zan, eta Martitten ez zan eitten, bakarrik Martitten sueltue eitten genun eta zerien Aizpurutxon´e gure denboran eitten zan, baiñe, aurretik hamen Alberdi edo alkate egon zanien, harek zea eiñ zuen, kioskue ta eiñ zittun eta dantzie harek zea eiñ zuen… baiño aurretik Axkoittin ez zan eta…

Egilea(k): Amaia Sorazu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia