Jolaserako asti gutxi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan futbolean, pilotan eta ezkutaketan ibiltzen ziren, besteak beste. Ez zuten astirik izaten jolaserako.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: AZK-009/012
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Bai eta ze jolas eitten zenduen?
- Fuelin (futbolean) asko.
- Bai?
- Bai. Neskak mutillakin ta…
- Ordurako ya modan zeuan orduan?
- Bai jo-ta belaunek danak puskaute dauzket nik fuelin (futbolean)… prakaik´e ez zan ibiltzen artin ta… Eta ixkutau te billaka ta, pelotan ta, bai. Bagenun mutil potolino bat, hil zan, zea, lehelengo postien parin jartzen zan eta handiken ertetzen beti azkeneko gelditzen zan. “Hik ze eitten dixok hor pelotiei?” Beak tanto asko eitten zun ta zan potolinu ta ez zan asko´re moitzen ta . “Hik ze eitten dxok pelotiei?”. ”Efektue eman. —esaten zun— Efektue eman”. Bai. Pelotan, ta gero ixkutau ta billaka ta holako zeatan´e bai… baiño hola jolasten denbora asko asko, guk ez gendun.
- Asti gutxi, ezta?
- Ez gendun. Bai, errekreo denboria ta…
Egilea(k): Amaia Sorazu
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!