Xabier Eizagirre Landa
Azkoitia (Gipuzkoa) (1957)
Biografia
Santa Kurutz bailarako Jauregi baserrian jaioa. Zazpi anai-arrebatan bosgarrena. Gurasoak ere biak Izarraitzpekoak zituen, Azpeiti aldekoak. Miserikordiako mojen eskolan hasi zen 6-7 urterekin eta gogoan du Trino Uriaren eskola partikularretan ere ibili zela. Gero eskola nazionaletan ibili zen, lehenbizi plazan eta gero Floreaga ikastetxe ondoan. Eskola profesionalean 16 urtera arte ibili ostean, Arrasaten egin zituen beste bi urte "maestría industrial" egiten. Bukatu zuenerako, euskararen inguruko kontzientzia piztua zuen eta euskalduntze-alfabetatzean murgildu zen. Gasteizen AEKn urtebete egin eta handik laster IRALEn hasi zen lanean. Bertan lan egin zuen, erretiroa hartu arte. Azken urteetan hitanoaren inguruko ikastaroak eman izan ditu, bai IRALEn eta baita handik kanpo ere. Azkoitiko hitanoaren inguruko proiekturako egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-075 | 2021 | Hike eizan! | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute