Manolo Larrañaga Juaristi

Azkoitia (Gipuzkoa) (1927-2023)

Biografia

San Martin kalean jaio zen, zortzi anai-arrebatan seigarrena. Urtea egin aurretik San Martin auzora joan ziren bizitzera. Gurasoak ere azkoitiarrak zituen. Aitarengandik jaso zuen musikarako zaletasuna. 6-7 urterekin elizako koruan hasi zen eta solfeoa ere ikasten zuen bertan. Handik gutxira Azkoitiko Udal Musika Bandan hasi zen, lehenbizi "rekintoa"rekin eta gerora saxofoiarekin eta klarinetearekin. 1979an Iraurgi abesbatza sortu zuten eta bera izan zen lehenengo zuzendaria. Azkoitiko ikastolaren sorreran ere parte hartu zuen. Pilotari profesionala izan zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
AZK-063 2020 Azkoitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetan zapoka eta txorro-morroka jolasean Bideoaren ikonoa
2 La Salleko fraideak, maisu onak Bideoaren ikonoa
3 1937an on Migel abadegaia izan zuen irakasle Bideoaren ikonoa
4 Gerraosteko gosetearen eragina erakusten duen anekdota Bideoaren ikonoa
5 Elizako horman pilotan aritzearren, bost pezetako isuna Bideoaren ikonoa
6 Herriko pilotagileak; mutikoek biguntzen zituzten pilotak Bideoaren ikonoa
7 Garai bateko piloten eta gaur egungoen arteko aldea Bideoaren ikonoa
8 Gaztetxoek kontzejupean pilotan jokatzeko aukerarik ez Bideoaren ikonoa
9 Pilotari profesionala izana; eskuekin arazoak Bideoaren ikonoa
10 Pilota apustu asko kontzejupean Bideoaren ikonoa
11 Kontzejupeko pilotariak; Sebastian Larrañaga `Koskor´ Bideoaren ikonoa
12 Pilota partidak zuriz jantzita eta abarketa zuriekin Bideoaren ikonoa
13 Pilota partida txarra egindakoan, txistuak Bideoaren ikonoa
14 Umetatik elizako koruan eta solfeoa ikasten Jose Izurrategirekin Bideoaren ikonoa
15 Meza nagusian kantuan Bideoaren ikonoa
16 Musikazaletasuna aitarengandik Bideoaren ikonoa
17 Azkoitiko Musika Banda; Aranguren zuzendaria Bideoaren ikonoa
18 Udal Musika Bandaren kalejira eta kontzertuak Bideoaren ikonoa
19 Igandeetako dantzaldian dantza solteko piezak jo behar Bideoaren ikonoa
20 16 urterekin Udal Musika Banda utzi eta `Txanbolin´ekin itzuli Bideoaren ikonoa
21 Iraurgi abesbatzaren sorrera 1979an Bideoaren ikonoa
22 Iraurgi abesbatzarekin munduan zehar Bideoaren ikonoa
23 Garai batean tabernetan edo elkarteetan abesteko ohitura Bideoaren ikonoa
24 "Elurra mara-mara ari da... " kanta Bideoaren ikonoa
25 Azkoitiko ikastolaren sorrera Bideoaren ikonoa
26 Herritarren laguntza ikastola sortzeko Bideoaren ikonoa
27 Ikastolaren diru-iturriak; Goiko taberna Bideoaren ikonoa
28 Garai bateko Azkoitia Bideoaren ikonoa
29 Azkoitiko kale-baserriak; Kiruri eta Etxaluz Bideoaren ikonoa
30 Aitak inguruko neska-mutilei igerian irakasten zien Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia