Jesus Mendizabal Larrañaga "Euzkitza"
Azkoitia (Gipuzkoa) (1927)
Biografia
1927an jaio zen Azkoitiko Urrategi auzoko Eguzkitza baserrian. Ama Goenakoa eta aita Eguzkitza baserrikoa zituen eta 10 anai-arrebatan laugarrena da bera. Baserriko bizimodua gertutik ezagutu izan du beti. Eskolara beti joaten ez bazen ere, Urrategiko Irizarretxetxora joten zen hasieran eta 15 urterekin, berriz, Azkoitian ibili zen gau-eskolan. Gaztetatik morroi lanetan hasi zen, Elosuko Torre baserrian eta Urrategiko Urrategi baserrian, esaterako. Soldadutza Lesakan egin zuen 1949an eta handik bueltan Legazpiko Patrizio Etxeberriaren lantegian hasi zen lanean; laminazioan eta pleges-ean aritu zen. Legazpin apopilo egon zen kaleko etxe batean lehenbizi eta, ondoren, San Migel baserrian. Ezkondu ondoren Urretxura joan zen bizitzera eta bertako kontuak kontatzen dizkigu elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-050 | 2011 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?