Felisa Etxabe Egibar
Azkoitia (Gipuzkoa) (1918-2021)
Biografia
Felisa eta Flora ahizpa bizkiak errege egunean jaio ziren. Flora oso txikia jaio zen, eta hura aurrera ateratzeko arazoak zituztenez, Felisa herriko beste familia batek hazi zuen hilabete batzuetan. Gerora, ostera, beti elkarrekin egoten ziren ahizpa biak eta berdin jantzita, gainera: eskolan, zineman, mendian... Gerra etorri bitarte. Gerra etorri zenean, gudarientzat arropa jostera joateko deia egin zuten, eta Felisa joan zen. Nazionalak herrira sartzera zihoazenean, mendekua hartuko zuten beldurrez, herritik ihes egin behar izan zuen. Markinara joan zen, gero Gernikara (bonbardaketak bertan harrapatu zuen), handik Muskizera eta ondoren Bilbora. Azkoitira bueltatu zenean, etxetik irten ezinda egon zen aldi batez. Donostiara joan zen neskame, eta baita Madrilera ere. Azkoitiar batekin ezkondu zen, eta Elgoibarrera joan ziren bizitzera. Elkarrizketatu genuenean 100 urte zituen, eta burua oso argi zeukan artean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-057 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
AZK-058 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?