Antonia LarraƱaga Gabilondo
Azkoitia (Gipuzkoa) (1914-2012)
Biografia
1914an jaio zen Elgoibarren eta bertan bizi izan zen 9 urtera arte. Gurasoak ere elgoibartarrak zituen. 7 urterekin hasi zen Elgoibarrera eskolara joaten eta jaunartzea egin arte bertan ibili zen. Elgoibarren egin zuen jaunartzea eta handik berehala Elgoibarko etxea saldu eta Astarbe ("Kukuerri") auzoko Letetxo baserrira joan ziren bizitzera. Han bizi zela, Loiolara joaten zen ikastera eta ama-alaba batzuk izan zituen irakasle. Lanean Donostian aritu zen "Duque de Mar" izeneko txaletean, konde baten etxean. Mendizabal baserriko semearekin ezkondu zen Azkoitian eta bertan bizi izan zen ordutik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-021 | 2008 | Azkoitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute