Aurizko "Tribuli"-aren inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUR-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auritzen San Juan bezperan suak egiten ziren. Gero, gainetik salto egiten zuten. "Tribuli" kanta eta dantza ere egiten zen. Inguruetako musikariak.
- Proiektua: Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1989(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: AUR-006/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aranzadi
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
- Aitu dut hemen eee.. San juan bezperan edo, San juan bezperan...
- San… san juan bezpera?
- Bai, egiten dela sua, ez?
- Sua, bai.
- Eta jendeak-eta salto eiten du suaren gainean eta?
- Bai.
- Zer erraten du salto egitean?
- Zerbait erran?
- Ez, zerbait erraten du jendeak suaren gainean salto egitean?
- Ez.
- ”San Juan bezpera, sarna fuera” edo?
- A, ez dakit.
- Ez dakizu, zerbait erraten den ez, ez dakizu, ezta?
- [...]. Suak, bakizu, iten dire bat, bida, hiru sua herri guzian e!, beti leku berean. Hola, sua. Ta eiten dute etxekoak. Eta jendea ya pasten da, ta kaso puxkat, ilara, bakizu, hola saltatzen aldi bat. Sartzen bada kontrako bat, pum! Bai, hori pastu da ta gogor agarratu zangotik eta atrako, atra du suatik, baina [sokartu], kaso puxket ein behar da ez dutela /eztutela/… Ta hori, víspera de San Juan, las hogueras.
- Nik aitu dut hemen, Auritzen, gazteek –ez dakit ihautetan edo noiz– kantatzen edo errezitatzen dutela zerbait.
- Tribuli?
- Hori, hori izein da!
- Aaaa el tribuli!
- Hori noiz da?
- Hori? Eee... hori...
- Hori noiz da? Ihautetan?
- Egun hortan!
- San juan bezperan edo...?
- Bai! bezperan, hori! Suak eta dantz hori, bezperan.
- Orduan dantza bat da?
- Bai.
- Dantza bat da. Eta zer erraten dute? Nola da tribuli hori?
- Tribuli, el tribuli.
- Nola da?
- Nola da?
- Nola kantatzen dute?
- Ez, musikoak; sonatzen du “al pasar del tribuli el tribuli”, ta bertzeak ayuntamentora sartzen da “cara a cara” jarririk ta ayuntamento, eso, dantzan, gazteak! Gazteak. Eta gazte [horietan] bada bat "mayordomo" erraten da, ta lehenbixikoa ateratzen da mayordomoa, eta gero berriz denak, denak dantzatu.
- El tribuli da. Eta badu letrarik?
- Ez dakit /eztakit/, “al pasar del tribuli, el tribuli, el tribuli, al pasar el tribuli la mañana de San Juan, la noche de San Juan”.
- Hori bertzerik ez?
- Ez, ez du bertzerik.
- Hori bertzerik ez, e?
- Ez, ez du bertzerik. Hori, badakizu, lehenagoko kostunbreak, klaro; por allo etortzen da musikoak, ta lehenago badakizu ze [izein zirian], seguramente... nola izaten... txistu.
- Txistu, bai.
- Txistu. Lehenagoko txistu etortzen zen Urepeletik [...] bat [...], baina hara ehun año, urteak!
- Ta herrian ez ziren txistulariak?
- Ez, ez, ez dut...
- Ta Mezkiritzen edo Aurizperrin edo ez da izan?
- Aurizperrin bai bazen bat, bazen, bada, ni oroitzen naiz, bai, Silverio, Aurizperrikoa. [Gazteinatik] hemen herrian ikusi dut nola [...]... gitarra.
- Gitarra ta...
- Gitarra, hori bai, txistularirik ez.
- Silverio Villanueva izain zen?
- Villanueva.
- Aitu dut Aurizperrin bazegoela Silverio famatu bat.
Egilea(k): MaiLagu






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!