Pedro Buruaga Murua Rubio

Arrazola auzoa; Atxondo (Bizkaia) (1911-2011)

Biografia

Arrazolako Goiko-Etxebarri baserrian jaio zen, 1911ko ekainaren 29an; eta Axpen hil zen, 2011ko martxoaren 15ean, 99 urteko zela. Artzaintza izan zuen ogibide. IRALEko ikasle-irakasleek 1985eko azaroan egin zioten grabazioa. Nabarmentzekoak dira Buruagak berbaldian erakusten duen nortasun sendoa, buru argitasuna eta bizitzaren aurreko jarrera baikor eta duina, baita haren hizkuntzaren zehaztasuna, komunikagarritasuna, sinesgarritasuna eta irudi bidezko adierazkortasuna ere.

Grabazio honetako pasarte bat —Buruagak zeruaz eta infernuaz esandakoa— behin baino gehiagotan erabili izan du Bernardo Atxaga idazleak, bere hitzaldietan, fedearen aurreko ikuspegi jakin baten adibide gisa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ATX-006 1985 IRALEren Bizkaiera Bilduma

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Abarketak elizarako, gainerakoan oinutsik Bideoaren ikonoa
2 Gaztainak jatordu guztietan Bideoaren ikonoa
3 Gaztainak urte osoan Bideoaren ikonoa
4 Ardiak eta astoa etxean Bideoaren ikonoa
5 Anbotora ardiekin egunero udan Bideoaren ikonoa
6 Gazta egin eta lehortu Bideoaren ikonoa
7 Umeek gurasoei izan beharreko errespetua Bideoaren ikonoa
8 Neska-mutilek ezin elkar musukatu Bideoaren ikonoa
9 Trabakuako gazteak laztanka Bideoaren ikonoa
10 Sorginak benetan nortzuk ziren Bideoaren ikonoa
11 Infernua eta zerua badirenik ezin jakin Bideoaren ikonoa
12 Bertso pare bat Bideoaren ikonoa
13 Bizkaiko txerriarena Bideoaren ikonoa
14 Apaizaren eta neskamearen istorioa Bideoaren ikonoa
15 Sufritzeko eta gozatzeko etorriak Bideoaren ikonoa
16 Gozamena gerorako ez da laga behar Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia