Maria Urizar Bazeta

Atxondo (Bizkaia) (1911)

Biografia

Arrazola-Atxondoko "Zumelan" jaio zen 1911n, Migel arotza eta Gregoria andre-gizonen baserri-etxean. Eskolara bertara eta Elorriora joatea suertatu zitzaion, eta doktrina ere leku berean ikasi zuen. Apatamonasterioko alkate izan zen Feliciano Timoteo Arteagarekin ezkondu zen, eta haren jaiotetxera, "Artia" errotara, joan ziren bizitzera. Lau seme-alaben ama da. Erromeriatan eta jaiegunetan panderoa jotzen zutenei begiratuz ikasi zuen hura astintzen. Umoreko beti, gustuko du abestea eta gogoan ditu gaztetako kopla eta kale-kantu ugari.

Zintak

KodeaDataProiektua
ATX-004 2008 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia