Félicie Pordoy Hastoy
Atharratze-Sorholüze (Zuberoa) (1922)
Biografia
Félicie Pordoy Larraine herrian sortu zen, Patxaleko etxean. Aita Jean Pordoy zen, Larraineko Athabia etxekoa eta ama, berriz, Marianne Jauregiber, Larraineko Etxegohenekoa. Féliciek anai bat zuen, sei urte zaharragoa. Féliciek bi urte zituela, familia Atharratzera joan zen bizitzera; izan ere, osaba batek, amaren anaiak, saltegia (tabako bulegoa, epizeria) arrebaren esku utzi zuen. Ondorioz, atharraztarra sentitzen da. 25 urte zituelarik, Louis Hastoyrekin ezkondu zen Félicie; Louis etxegintza enpresa baten buru zen (haren aitak sortua). Lau haur izan zituzten elgarrekin. Féliciek Atharratzeko 18 ganberako Bixta Eder hotela atxiki zuen (aurretik, amaginarrebak atxiki zuen).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATH-002 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?