Ataun (Gipuzkoa)

1950. urtera bitarteko gosea

1950. urtera bitarteko gosea <p>1950. urtera arte gaizki pasa zuten janariarengatik; baina, gerora, egoera hobetu egin zen. Emaztearen bi izeba Kordoban bizi ziren ezkonduta. Haien etxean ez omen zen olio faltarik izaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1950. urtera arte gaizki pasa zuten janariarengatik; baina, gerora, egoera hobetu egin zen. Emaztearen bi izeba Kordoban bizi ziren ezkonduta. Haien etxean ez omen zen olio faltarik izaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Behin, e, gose… “El año cincuenta”tik izan zan kanbioa e, “hasta el año cincuenta” gaizki. Bai. Baiño cincuentatik aurrea, ba, ondo.
- Ordu arte sardinzarrak-eta…?
- Bai, bai, bai. Urduarte gaizki, taloa ta… ta ez zan… Beida, por ejenplo, nee andra defuntun etxea.Harek zeuzken bi izeba ezkonduta Kordoban. Neskame jun Donostia, Donostin goardia zibille aiskide ein, goardia zibillei destinoa eman Kordobaa ta Kordobaa. Ta geo bea haurdun jarri zanen, eaman do beste ahizpa, Baidindik. Ta hue´re, harrek´e ein do goardia zibille aiskidea. Hala, goardia zibillekin ezkonduta. Ta gu ezkondu giñenen hauntza jun giñen, garai hartan, “el año cincuenta y cinco”. Aizu, handik buelta ein gendun, han astea pasau ta beiz´e lanea. Ta hala. Ta haak, haak ez zuen olio faltaik izaten. Haari Kordobatik guardia zibillek prezintauta bialtzen zien ordun olioa. Ta haari haan prezintoa ez zien iñork ikutzen. Haak olioa, suelto.
- Baiño ez zien ezautzen ordun oaindio ta..
- Ez, ez, ez giñen gu ezautzen arten. Baiño gero kontautako kontuk die horiik. Ta olioa, olioa gauza sagradue zan. Gero esnegaiñekin´e eitten zan olioa. Harrekin´e koipea zeoze eitten zan ta esneai gaiñe kendu ta… hola.
- Olioa ez, koipea.
- Koipea. Hola, hola, hola zan.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia