Ataun (Gipuzkoa)

Gerra hasierako nahaspila

Gerra hasierako nahaspila <p>Gerra hasiera gogoan du: bezperak ziren, nafarrak Lizarrustin sartu ziren, errepublikano eta komunisten bila ibili ziren, tiroa bota, batak bestea zauritu zuen... Ataungo emakume nazionalista bati ilea moztu zioten. Erreketeen buruzagia Bilbon bizi zen; eta hari buruz zabaldutako esanak gogoan ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasiera gogoan du: bezperak ziren, nafarrak Lizarrustin sartu ziren, errepublikano eta komunisten bila ibili ziren, tiroa bota, batak bestea zauritu zuen... Ataungo emakume nazionalista bati ilea moztu zioten. Erreketeen buruzagia Bilbon bizi zen; eta hari buruz zabaldutako esanak gogoan ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zea, berriz, gerrako aurreneko zea, berriz, akordatzen zat, bezpera ta goatzen, bezperata jun beharra zeon garai hartan, ta Santiago atsaldea zan aurrena reketek etorri zienen. Uztaillen, hogeita bosten, Santiago atsaldea, ta reketek Lizarrustin, naparrak zien, Lizarrustin sartu ta Erremedioti hemen Aitzarteti bueltan Agerreko gaiñen presentau zien, ta gu bezperatara. Ta geo iluntzen gu etortzerako hemen zeren mikeleteen zean, zea hontan. Ta klaro, hemen herrin bazien bi-hiru republikano're, ta, klaro, izkutau, orduako izkutau zien ta beste bi-hiru komunista´re bai. Ta haan billa amorrauta eta ezkutauta, ezkutau zien hak, ta. Gero behintzet ba hemen esan zuen: “Venimos a defender la religión, todos los navarros están en el cielo”, ta holako zea batzuk in zittuen, tiro bat bota zuen, eta ez zekien tiroa botatzen, bata besteari deittu zuen. Ta hurrungo egunen hala alde ein zuen hemendik. Zea emen zeon, ordenea emen zeon, geo panadero batek esan ziin ordenea eman emen ziola aiuntamentuk, udaletxek, ba bostehun bollo, hurrungo goizeako eitteko. Haentzako gosarie. Haak goiti-behera hemendik, hala alde ein zuen.
-Halako…
-Ataunen ez zan eze pasatu. Ez fusilamentuik eta ezer ere. Bakar- bakarrik emakume bati, Sutegikoei, illea moztu emen zien, rape!
-Ta hoi zergatik izan zan?
-Ba, politika, nazionalistea zalako.
-Horrek ez al zien esan: “Abajo. España, abajo”?
-Ez, hemen ez zan holako... Hemen esan zan, zaaldu zan, klaro! Herri askotan ein zittuen fusilamentuk, eta hemen esan zan, ba, klaro, hemen zeon reketetan bastante pixu zeukena, Bilbon bizi zan, Don Daniel esaten zitzaion, txapel gorrikin akordatzen naiz nola etortzen zan hue honea meza nausira-ta jaietan. Bidarten eoten zan, ta esan zuen ba hue in zala responsablea, harrek esan ziela Ataungo jendeantzat hua eiten dala responsable. Ta gero enterau nitzen ni, PNV-ko batek esanda, kuntu horiek atera giñuzten, ta nik, beste hoi gaixoik zeon, ta jun nitzen ta kuntu horik atera giñuzten, bai, urduako nazionalistak fabore bat einda zeoan aurre hartati, ta hua izan huan ordaiñe. Ta eozein mouz'e egie esan, harrek Ataun ba defendittu zola; ta alde ein zuen beste horik ta ez zan hemen eze pasatu; bakar-bakarrik emakume horri illea moztu ta kitto.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia