Migel Eskisabel Arin
San Gregorio auzoa; Ataun (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Artaditxulo baserrian jaioa, San Gregorio auzoan. Gurasoak bertakoak zituen. Zortzi senidetan hirugarrena. San Gregorioko eskolan ibili zen, eta baita Iruñean ere, fraide salesiarrekin. Migel gaztetatik hasi zen etxeko negozioan lanean: aitak, Bixente Eskisabelek, airetiko kableak jartzen zituen. Bi kable mota prestatzen zituzten: belarra zelaitik baserrira garraiatzeko kablea, Ataunen oso erabilia, eta mendiko kablea, egurra jaisteko. Hainbat tokitan jarri zituzten mendiko kableak, Nafarroan batez ere, baina baita atzerrian ere. Victoria Eugenia erreginaren arreta ere piztu zuen sistema horrek. Elkarrizketan Xabier Eskisabel iloba ere egon da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATA-013 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute