Martina Arraztio Saralegi
Ataun (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Martina Nafarroako Gaintzan jaio zen, Mailoen azpian, Artzoiti baserrian. Hamar senidetan zazpigarrena zen. Txiki-txikia zela erabaki zuen herri hartatik kanpora bizi nahi zuela, eta aukera izan zuen bezain laster, hamasei urterekin, Beasainera joan zen neskame. Han urte batzuk egin ondoren, Atauna ezkondu zen, San Gregorioko Urrutxu baserrira, hogeita hiru urte zituela. Handik, ordea, kale aldera joan ziren bizitzera, San Martingo Zaindi baserrira. Orduan borda soil bat bazen ere, etxea txukundu zuten, eta bertan hezi zituzten seme-alabak. Geroztik, beti bizi izan da Zaindin. Elkarrizketan Ataungo hizkeran hitz egin digu, baina Gaintzan Gaintzako erara egiten omen du oraindik ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATA-008 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
ATA-009 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute