Felisa Arza Urdangarin

San Gregorio auzoa; Ataun (Gipuzkoa) (1912-2010)

Biografia

Ataungo San Gregorio auzoko Urrutxu baserrian jaio zen Felisa Arza. Hogeita lau urte zituen gerra hasi zenean, baina Urrutxun ez omen zuten aldaketa handirik sumatu gerra denboran. Lanean gogor aritu behar izan zuen Felisak, gerra ondorenean, gerra aurretik bezalaxe, tartean behin ezpainetako soinua jotzeko beta hartzen bazuen ere. Izan ere, anaia musikaria zuen, eta bera ere oso zen musika zalea. Ataungo Lauztiturrieta baserrira ezkondu zen, baina alargundu egin zen eta Berrobira ezkondu zen orduan. Han bizi izan zen azken urteetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ATA-007 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxeko ura eta arropa garbitzeko egin beharrekoak Bideoaren ikonoa
2 Etxeko ardien esnearekin gazta egiten zuten Bideoaren ikonoa
3 Belarra garraiatzeko kablea Bideoaren ikonoa
4 Etxeko taloa eta ogia Bideoaren ikonoa
5 Eskolara gutxi joan ahal izan zuten Bideoaren ikonoa
6 Gerra Atauna iritsi zenean Bideoaren ikonoa
7 Gerra ostean errotatara ezkutuan Bideoaren ikonoa
8 Baserriko eguneroko menua Bideoaren ikonoa
9 Baserriko bizimodua: lan asko eta ahal zenean atsedena Bideoaren ikonoa
10 Soinua jotzen ikasia Bideoaren ikonoa
11 Errazionamenduko ogia txakurrarentzat Bideoaren ikonoa
12 Mezara joateko bidea Bideoaren ikonoa
13 Errenterian neskame ibilitakoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia