Astigarraga (Gipuzkoa)

Gaztetako moda eta elizaren debekuak

Gaztetako moda eta elizaren debekuak <p>Emakumeen artean beti izan dira errezaleak. Arropa kontuetan, modaren arabera ibiltzen ziren gazteak. Elizara galtzerdirik gabe edota manga motz samarrarekin ez zegoen sartzerik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-045-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakumeen artean beti izan dira errezaleak. Arropa kontuetan, modaren arabera ibiltzen ziren gazteak. Elizara galtzerdirik gabe edota manga motz samarrarekin ez zegoen sartzerik.

Transkripzioa

- Erretzea ta, zigarruakin ta... holakorik garai batean ez zen ikusten.
- Ez, ez. Nik ez det behin'e erre, orduan gutxiyo baiño beti izan dira errezaliak e? Bai, bai, bai ta nik donostin ere nola bastante ibiliya nagon, bai, ordun ere bazian e. Hemen baserritan ta gutxiyo. Bai. Hori uste dut ez dala oraingo moda.
- Ta erropa, minifalda ta hori?
- Ba minifalda modukua eramaten gendun, belaunetaraiño, ta gero hurruna etortzen zan luze-luzia. Orain galtzakin gertatzen dana orain ixtu-ixtuk eta gero... baiño minifaldak eta orain bezalakorik ez! Bueno, bueno, bueno, bueno. Orduan elizara galtzerdi gabe ezin zendun jun. Ta juten baziñan honerainoko mangakin, honerainoekin e, segun zein apaiz zan, bueltan bidaltzen zizun, ez zizun komuniyoa ematen.
- Bai?
- Bai.
- Ukalondua...
- Bai, bai, hola. Mangaduna behar zan. Ta elizan sartuko banitzake, eskotiak eta ez zan orain bezela, ez zen pretenditzen ere.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia