Astigarraga (Gipuzkoa)

Lurrean lohia eta eserlekurik ez

Lurrean lohia eta eserlekurik ez <p>Lurrean lohia egiten zen eta zerrautsa botatzen zuen Anttonik. Garai batean zutik jaten zuten berezoek mahaira ekarritakoa. Geroago jarri zituzten eserlekuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-043-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lurrean lohia egiten zen eta zerrautsa botatzen zuen Anttonik. Garai batean zutik jaten zuten berezoek mahaira ekarritakoa. Geroago jarri zituzten eserlekuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gogoan dezu lehenago, zu hona ezkondu ziñenian eta, esan dezu lurra gaizki...
- Bai.
- Zegola ta.
- Bai, makina bider... lurra, lurra zan lohia, lohia itten zan lurrian. Txotxian arittu edaten, ta ixtila hura, harekin, lohia, lohia itten zan. Ta haiek denak sekatu hurrongo egunian nik, eta zerrautsa botatzen nun disimulatzeko, bai. Hola.
- Mahaiak eta bazeuden orduan?
- Bai, bai.
- Bai. Barruan, eta gero kanpuan ere jaten zen ala?
- Ez, barruan.
- Beti barruan.
- Barruan, beti. Bai.
- Eta bankuak, ahulkiak... edo nola?
- Bueno, ordun... zer zian? Bankuak izango zian, ni honera eratutakoan, bankuak izango zian. No? Bai.
- Zutik ez?
- Zutik hasieran. Txotxeko denboran zutik, orain ere bai ta ordun ere bai. Baino, gero, ya zerakin, bankuarekin, gero.
- Baina hori ya gero? Leno zutik ez?
- Bai.
- Mahaiak bai baina?
- Bai zutik. Klaro, tortillak eta serbitzeko mahaiak behar dira.
- Klaro.
- Mahaiak eta serbilletak ta tenedoriak ta labanak, hoitako. Eta, gero, zera.
- Handik jaten zuten...
- Zutik, zutik! Bai, bai, zutikan.
- Orduan... eta kanpoan ere jaten zuten? Ez?
- Ez, ez.
- Kanpoan zutik izan arren ez?
- Ez.
- Edo edan...
- Edan ta bai. Hartu basua ta kanpora igual ateratzeko zian, esatea zerbaitte edo hola, baiño jan ez. Jan ez zuten kanpuan egitten.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia